Jakintza ikastolakoek aterpe bat behar genuela esaten zuten eta gu oporretan geundela frontoia bukatu zuten. Frontoiko gauza batzuk falta dira baina laster bukatuko dute. Aurreko egunean PEÑAGARIKANO etorri zen frontoia inauguratzera eta denok jolastu genuen berarekin. Gainera, saskibaloiko zelai handi bat dago, bi saskibaloiko zelai txiki, futboleko zelai handia eta frontoi dotore bat dago. Izugarrizko etekina ateratzen ari gara gure frontoiari. Euria egiten duenean denak bertan jolasten dugu. Orain frontoian jolas dezakegu, baina lehen ezin genuen jolastu, beraz, oso pozik gaude.
![Validate my RSS feed feed [Valid RSS feed]](http://ordiziarra.blogsome.com/images/validrss.png)
