Kaixo, ni Pablo naiz eta Ordizian bizi naiz. Nire kirolik gustokoena futbola da eta Ordiziako futbol taldean jokatzen dut. Lehengo igandean Billabonaren aurka jokatu genuen, baina 4-2 galdu genuen. 3-0 galtzen ari ginela Ikiamek gola sartu eta ekipoa animatu zuen. Baina gero, Billabonak laugarren gola sartu zuen eta horregatik, erasora joan ginen eta Ikiamek ezkerkada bikaina eman eta sekulako gola sartu zuen. Hala ere, beranduegi zen, minutu bat falta baitzen. Minutu horretan, langara bota genuen eta arbitroak bukaera eman zion partidari.