Ordiziako Azoka
Azokaren jatorria 1512ko martxoaren 18an gertatutako sutean bila daiteke. Sutea hain izan zen handia, non Zumaiako Batzar orokorrek herria berreraikitzeko laguntza eman baitzuten. Horrez gain, ?????? herria berreraikitzen lagundu zuen eta urteko asteazken guztietan azoka askea antola zedin erregeak eskubidea eman zuen.
Dena den, hirugarren sektorea garrantzi handikoa izan da betidanik Ordizian, merkatari asko egon baitira, eta horregatik Ordiziako feriak gorengo maila lortu du. Oriako eskualdeko nekazal aberastasuna eta lantegi zein industria multzoa dira XVI Mendeari gaur egunerarte indar handiz antolatu den azoka horren oinarriak. Ordizia, Donostia eta Nafarroa muga arteko portu lehorra izatea ere izan daiteke arrakasta horren jatorria. Merkatua sustraitua egon da, eta beste herri batzuk azoka antolatzeko egin dituzten ahaleginek huts egitea dugu horren froga.
Herriko plaza txikiegia egin zen postua eskatzen zuten merkatari guztientzat, eta horregatik handitu egin behar zuten, gaur egun duen tamaina lortu arte.
Nafarroako Sakana, Otzaurre, Brinkola, Zumarraga, Urretxu, Aguraindik…etorritako baserritar eta abeltzainek ekarritako produktua salerosteko ibiltzen dira astero-astero saltzaile eta erosleak.
Iruzkinik ez »
URI mezu honen TrackBack-entzat: http://ordizia.blogsome.com/2005/11/23/ordiziako-azoka-2/trackback/
Iruzkinik ez, oraingoz.
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat.
Iruzkina utzi