CSSarekin jolasean
O
ADI, ADI! Hemendik aurrera atal berri bat informatikari buruz.
“Programazioa ikasiko dugu”
Filigrana asko ezagutu dut baina horitako bakar bat partekatu nahi dut zuekin. Besteak, beste baterako utziko ditugu.
Oraingo honetan, irudiekin egin dezakegun gauza bat komentatuko dizuet. Askotan, post batzuk, irudiz beteta bidaltzen ditugu eta irikitzerakoan, denbora dexente behar izaten dugu orria kargatzeko. Hori ekiditu nahi baduzue, ondoren datorren kodea erabil dezakezue. Oso erraza baita.
Zuen CSSan azpiko kodea, irudien atalean, itsatsi :- #cssexample a {
position:relative;
}
#cssexample a img{
display:block;
position:absolute;
top:-0px;
left:-999;
}
#cssexample a:hover img {
top:-50px;
left:0;
}
Ondoren, idatzi behar duzuen mezuan, gisa honetako etiketa jarri beharko duzue irudi bat jarri nahi duzuen toki bakoitzean:
<p id="cssexample">
<a href = "irudia.jpg" > nahi duzuen textua
< img src = "irudia.jpg" alt= "" />
Emaitza azpiko testuan ikus dezakezue.
“ hainbat eta hainbat etxe aipagarri ditu, eta aski da herrian zehar girabira bat egitea eraikuntza horiek ikusteko.
Etxe honen gauzarik erakargarriena…..
XVII. mendearen hasierakoa da…
”
Ez dut gehiago jarriko. Nik uste dut froga gisa nahikoa dela. Ikus dezakezuenez, sagua estekaren gainean jartzerakoan, argazkiaren thunbnail-a azaltzen zaigu eta klik egiterakoan, argazkia jatorrizko neurrian ikus dezakegu. Era honetan, argazki asko sar dezakegu orriaren “pisua” kargatu gabe.
Oharra: Internet Explorer-en ez du funtzionatzen.
Ea gustatzen zaizuen.



Iruzkinik ez »
URI mezu honen TrackBack-entzat: http://ordizia.blogsome.com/2005/12/31/cssarekin-jolasean/trackback/
Iruzkinik ez, oraingoz.
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat.
Iruzkina utzi