Interesgarriena Ordizian

Orain arte argitaratutako idatzi guztien artean honako hauek azpimarratuko genituzke:

Ikasleen lanak

Ikerketa lanak

Ordizia

Ordiziako albisteak

Jakintza Ikastola

Technorati Etiketak:

, , , ,

ZABALA JAUREGIA

Jauregi honen gauzarik erakargarriena zera da, balkoi nagusia artistikoki orekan dagoen harlandu bikainezko arku bikoitz eta ederra. Arku horren gainean armarri zoragarria ikus daiteke; armarri hori lau zatitan banatuta dago, 1.eta 4.a urdin kolorekoak dira, eta urrezko arranoa ageri zaigu zilarrezko haitz baten gainean hegoak zabalik hegaka hasteko prest;2. eta 3.a, berriz, urre dizdiratsuzkoak dira, arte berde bana dute eta arbola bakoitzaren azpian basurde beltz handi eta lodi bat ikus dezakegu. Hainbat eta hainbat jauntxo jaio ziren jauregi handi honetan eta erregeen odoleko makina bat lagunek hartu zuten ostatu, esate baterako, Espainiako Felipe III.a 1615eko azaroaren 2an, eta 1660ko maiatzaren 8an; eta Artoisko Kontea, Frantziako Luis XVI.aren anaia, 1782ko uztailaren 15ean.

Ordiziako Barrena Parkea.

Urte askotan zehar, Ordiziako Barrena Parkea, Barrena jauregiko nagusiarena izan zen eta berak izan ezik ez zuen beste inork sartzerik izaten. Urteak pasatzen joan eta publiko egin zuten , hau da, edonork sar zezakeen bertan. Barrena parkea, lorez eta zuhaitzez beteriko paisaje zoragarri bat da.Bertako zuhaitz luze eta sendoek, jende asko babesten dute euriarengandik, baita txori batzuk ere. Badago txikientzako aproposa den parke bat ere, bertan: iturria, komunak, kolunpioak… hau da, parkenormal bat da. Parke hau Barrena jauregiaren parean dago, Ordiziako bihotzean. Goizean paseatzeko oso leku aproposa da.

ordiziako festak

Ordiziak, Santa Ana egunean, uztailaren 26an, ospatzen ditu herriko festa nagusiak. Hurrengo egunean Esku-dantza dantzatzen da, “Santaneroen dantza” delakoa, eta bertan herrian urte horretan ezkondu diren bikote ezkonberriek parte hartzen dute. Ordiziako festak oso ezagunak dira, bertan egon ohi den giro bikaina dela eta, eta besteak beste, tanborrada, nazioarteko txirrindulari froga, uztailaren 27an, Koadrilen egunean bizi ohi den giroa, e.a… aipa daitezke. gero beste astebukaera batetan haurren eguna izan ohi da gainera barrakak, bigantxak suzko zezenak eta…

Irailean Euskal Festak ospatzeaz gain, Nekazal Feria egin ohi da. Abenduan ere Azoka berezi bat ospatzen da, Eguberri ondorengo asteazkenean hain zuzen ere, eta bertan errezil-sagar, fruitu lehor, ardi latxa, kapoi, oilar eta antzarren erakusketak nabarmentzen dira.

BASAKATUA

NOLAKOA DA: argia eta indartsua, etxeko katuaren ahaide hurbila da, baina honengandik bereizten dituen hainbat ezaugarri ditu, esate baterako tamaina (askozez handiagoa, 5 eta 8 kilogramo bitarteko pisua baitu). Horrez gainera, hankak zabalagoak ditu eta bere buztan lodia eraztun beltzak ditu eta mazo itxurakoa da amaieran. Baita ere, bere ilea luzeagoa eta sarriagoa da eta zerrenda bertikalak ditu.Azkenik, basakatuaren aurpegia zabala eta koadratua da, eta letagin handiak dituen baraila dauka.

NON BIZI DA: basoetan bizi da. Mende honen hasieran ia Arabako baso guztietan bizi zen, baina piskanaka-piskanaka urriagotuz joan zen. Gaur egun, lurralde honetako mendialde ezkutuenetako basoetan bakarrik aurkitzen da.