Ordiziako monumentuak

BARRENA JAUREGIA. XVII. mendearen hasierakoa da, herriko etxerik garrantzitsuenetarikoa. Kasu honetan izena eta izana bat datoz, izenak “beheko etxea” esan nahi baitu, eta argi eta garbi erakusten digu herriko zein tokitan kokatua dagoen. Garai batean Jaques etxearekin (gaur egun udal gizarte zerbitzuak dauden etxearekin) igaro-toki baten bitartez lotuta zegoen eta hala egon zen azken Karlistadararte, orduan bota egin baitzen aipatutako igaro-tokia eta bi etxeak banatuta gelditu ziren. Erakargarriena eskailera nagusia da, harlanduz egindakoa, bai eta, lehenengo solairuko areto ederrak ere. beste garai batean Probintziako hainbat Batzar Nagusi egin ziren bertan. Jauregi honek gaur egun antzinako izaerari eutsi dio, nahiz eta berritu eta orain Udal Kultur-etxe den. Ataurrea, lursailak eta hegoaldeko fatxadaren oinetan kokatutako basotxoa, Juan de Herrerak diseinatutakoa, lorategi publiko bilakatu dira.

ZABALE BASERRIA. Herrigunetik kanpo kokatuta dago, mudejar estilokoa da (gaur egun oso egoera eskasean dago), eta lau aldeko dorrea du.

Ordiziarrek gogoan dute oraindik GAZTELUZAHAR JAUREGIA (Ibarbia Jauregia), gaur egun berritatu eta hain interesgarria den kantoiko balkoia.

Egileak: Javier Valdivielso eta Mikel Lekuona

GERRA ZIBILA Ordiziar eta Beasaindar batzuek kontatuta

Carmen Ollakarizketa Beasaindarra eta Mertxe Jauregi Ordiziarra emandako erantzunak.

Zure etxean sartu al ziren militarrak?
Carmen:Ez, ez ziren sartu baina gertu ibili ziren.
Mertxe:EZ dakit, orduan oso txikia nintzen.

Gogoratzen al duzu anekdotaren bat?
Carmen: Bai, militarrek etxetik bota gintuzten bandera txuri batekin eta elizan sartu gintuzten nire ama anai- arrebak eta ni.
Mertxe: Nire aitak kontatu zidanez nire etxearen, botika zaharraren, ondoan, “Alondigan;” kainoi bat zegoen, baina guri ez emateko erresidentziara joan ginen famili guztia. Baino nire osaba Jose joan baino lehen ardo botila guztiei pozoi etiketa jarri zizkien eta itzuli ginenean ukitu gabe zeuden edari guztiak.

Zein jokotan jolasten zinen?
Carmen:Joko askotan. Adibidez tabak, kanikak, diaboloa…
Mertxe: Tabak, sokasaltoa, pilotarekin…

Zeri zenion beldurra?
Carmen: Sakamantekasi. Gogoratzen naiz behin iluntzean, nire ahizpa eta ni, esne bila joan ginela, kotxe bat gelditu zen eta gu Sakamantekas zela pentsatuz, han bertan utzi genuen marmita eta ziztu bizian joan ginen etxera.
Mertxe: Ni ez nion ezeri beldurra, naiz eta gauza asko entzun.

Nola gogoratzen duzu zure herria?
Carmen: Orain dena baino txikiagoa.
Mertxe: Nahiko txikia baino oso herri inportantea azokari esker.

Asko aldatu da herria?
Carmen: Asko. Beste herri batera joango izan banintz bizitzera ez nuen ezagutuko.
Mertxe: Pila-bat. Erdigunea ez hain beste baina kanpoaldean etxe asko egin dira.

EGILEA: Alexander de la Cuesta Leone

BARRENA JAUREGIA

Barrena XVI-XVII. mendeko jauregia da. Bertan, jauntxo bat bizi zen eta harresi batez inguratuta zegoen. Jauregi honek sarrera, azpiko solairua eta goran hiru solairu ditu. Barrena ez da jauregia soilik, parke handi bat ere badu. Orain ez da inor bizi, baina liburutegiak daude. Musika eta marrazketa ikasteko aukera dago. Erakusketak nahiz bilerak egin daitezke bertan, Ordiziako Kultur etxea baita.

Egileak: Irene Olza eta Maddalen Erauskin

UNTXIA

Untxia lurrean egiten dituen zulo edo gordelekuetan bizi da. Arriskurik txikiena sumatu orduko, atzeko hankekin lurra jotzen du gainerako kideei abisatzeko. Gordelekuan, hilabeteko ernaldiaren ondoren jaiotzen dira kumeak, larru gorri, amak prestaturiko ilezko habia batean. 20 bat egunez eradoskitzen ditu txikiak. Untxia oso ugalkorra da. Atera kontuak: lauzpabost umaldi izaten ditu urtean eta bakoitzean 2-7 kume egiten ditu. Egun sentian edo iluntzean untxi horiek denak belardietan biltzen dira belarra jatera eta landareetan dagoen ihintza miaztera. Untxiak oso usaimen zolia dauka eta une oro usnan egoten da. Espezie askotako basa untxiak daude. Gizakiak horietako batzuk etxekotu ditu haragia edo larruagatik edo konpainiako animali gisa; XIX. mendeaz gero, laborategietan ere asko erabiltzen da ikerketak egiteko.

ARAMAKO GURE-KABI ETXEKO

Arama herriko GURE-KABI etxean hainbat animalia daude: txakurrak, oiloak, oilaskoak, oilarrak,untxiak eta katua. Baina orain txakur,oilo eta oilaskoetaz hitz egingo dugu.

TXAKURRAK

Argazki honetan Ken dago bere txabolaren barruan. Eta atzean Van ezkutaturik.

Gure-Kabi etxean lau txakur daude baina bi txakurretaz bakarrik hitz egingo dugu. Txakur batek Van izena du eta besteak Ken. Bi txakur hauek ehizarako erabiltzen dituzte. Seter ingeles arrazakoak dira. Nahiko onak dira ehizean. Ken-ek 4 urte ditu etaVan-ek 3urte. Ken txuri-gorria da eta Van txuri-beltza, baina gorri pixka-bat du. Ken, aspaldi ekarri zuten Gure-Kabi etxera, baina Van, berriz, 2006ko Urtarrilean. Txakurrak txabola batean egiten dute lo. Txabolan bientzako aterpea dago. Egunero etxeko sobrak edo pentsua ematen diete jateko.

OILOAK ETA OILASKOAK

Oiloak eta oilaskoak bodega barruan egoten dira. Arrautzak egiteko tokia ere badaukate. Jana ere, beti edukitzen dute. Larre txiki bat badaukate kanpoan egoteko. Txuri marroiak dira. Txitak direnean ekartzen dituzte. Handiak egiten direnean hil egiten dituzte jateko.