CSS Argazki mapa
Nire asmoa prozesu hau aurkeztea bazen ere, bere konplexutasuna dela medio, nik erabili dudan tutoriala (”http://www.webreference.com/programming/image_map/”) besterik es dizuet eskainiko. Oso nekatuta bukatu dut lan hau eta erakusteko gogo handiak ditudan bitartean, izugarrizko lana eskatzen du eta agortuta nago.
Beste batean, egin dudan guztia pausoz-pauso azalduko dizuedala zin dagizuet.
Orain, goza ezazue argazki honek eskaintzen duenarekin. Sagua argazkiaren gainean jartzearekin, aurpegi guztien gainean lauki garden bat agertzen da eta aurpegien gainean jartzen baduzue, horri buruzko informazio osagarria agertzen da argazkiaren behealdean. Sistema honek aplikazio handiak izan ditzake hezkuntzan, baina prestakuntzak eskatzen duen denboragatik ez dut uste oso praktikoa denik. Hori bai, argazki honetan 21 pertsona daude eta, normalean, irudien mapak 5 edo 6 elementuekin bakarrik egin ohi dira.
Erabili dudan argazkia da Urrezko Q-a Gasteizen jaso genuen egunekoa.
Zuen iruzkinen zain.
- Jakintza Ikastolako irakasleak Q-a jaso ondoren
-
Joxemi Amondarain - DBHO - Filosofia
Orain atseden txiki bat eman diogun arren, baratzean lan eta lan omen dabil. Bejondeizula!!! -
Jokin Lakalle - DBHO - Fisika
IKTero nagusi honek ez du atsedenik hartzen eta beti berrikuntzen bila dihardu. -
Bixen Mujika - DBH - Gizarte arloa
Ikasle eta irakasle askoren bigarren ama. Aspaldi honetan “erreta” ibili bada ere, ez du bere goxotasuna galdu. -
Antton Amundarain - DBH - Euskara
Euskaltzaindiak behar duena Jakintza Ikastolan daukagu. Euskalzale amorratua, Euskaraz Bizi Proiektuaren sustatzailea … -
Marijose Otegi - DBHO - Biologia
Denbora asko laborategian igaro arren, ingurunea du gogoko. Kontsumoa murrizteko aholku bikainak beti prest. -
Miriam Calvo - HH - IKT taldekoa
Aurten, 3 urtekoekin dago eta lan bikaina burutzen ari da. IKT taldeko partaide “iheskorra”. -
Aitziber Albisu - Orientazio Zerbitzua
Aramatar gazte lirain eta jator honek ikasle eta irakasle guztiak txundituta ditu. Gainera, soinujole bikaina eta ikastolako jaialdietan beti jotzeko prest. -
Nikolas Zeberio - Mantentze lanen arduraduna
Bertsolari aparta, jale bikaina eta fotokopiadora guztien erregea. Hala ere, 5S prozesua barneratzen nahiko lan. -
Koro Irastorza - DBHO - Historia eta Koordinatzailea
Bakunin-en jarraitzaile birziklatua. “Ama de llaves” bezala aritzea da gehien atsegin zaiona. -
Mari Cruz Largo - Zuzendari Administraria
Diru kontuekin berriketa gutxi!!! Zorrotza bezain goxoa eta Lehendakaria maiteminduta uzteko gaitasun frogatuta. -
Mikele Iztueta - LH - 3. Zikloa
Langile amorratua. Perfekzioaren bila dabil eta beti azalatik haratago begira. -
Saioa Ugarteburu - LH - 2. Zikloa
Mariajeren ordezkapena BIKAIN batez gainditu duen Ezkiotarra. Bere irifar goxoak harapatu gaitu. -
Manu Olano - Zuzendari pedagogikoa
Altzotik iritsitako gazte hura, bere heldutasunera iritsita, duenaren hoberena ematen ari da. Kontsentsuzale amorratua eta borondate ezberdinak biltzen dakiena. -
Mikel Etxarri - LH - Koordinatzailea
Kirolzale ohia. Orain gehien mugitzen dituen muskuluak eskumuturrekoak dira. Egun osoa ordenagailuari itsatsita pasatzen du. -
Blanka Mujika - DBH - Euskara
Itsasondotar Ordiziarra bihurtuta. Saltsa guztietako perrexila eta geldi egoten asmatzen ez duenetakoa. -
Julene Fernandez - Orientatzailea
Bizkaiatik iritsi eta urte mordoa gure artean igaro arren, hango hizkera galdu ez duena. Joxemiren ondoan, bilobak dira bere zaletasunik handiena. -
Nekane Azurmendi - HH - Koordinatzailea
“Oktanaje” handiko andereñoa. Mantala jantzi bezain pronto, “super” baino hobeto funtzionatzen du. -
Ainhitze Etxeberria - LH - 2. Zikloa
Ekialdetik iritsi zaion haize freskoak zuria bihurtu du lehenago beltza zena. 5Sen erregina zorrotza bezain langilea -
Ana Altuna - Musika
Irurtzungo Beethoven. Ile kizkur, bihotz handi, bizkar biguna. Afari guztietako animatzailea. -
Marian Iturrioz - LH - 1. Zikloa
Ikastolako alkatesa. Bihotz handiko euskalzale sutsua eta langile amorratua. -
Maite Goñi - DBHO - Euskara
“La gran esperanza blanca” batailatu dute. IKT taldeko ardi galdua. Eguna “etiketen” artean pasatzen du (informatikakoak zein modakoak).
Aupa neska-mutilak:
BIKAIN eskatu irakasleari. Merezi duzue eta.
Lan bikaina eta oso interesgarria. saiatuko naiz zuengandik ikasten.
Berriro, ZORIONAK!!!!
Comment Egilea Teo — 2006-01-23 @ 13:10