Bordatik Bordatik ateratako argazkia. Egunsenti zoragarria baitzegoen. Bordatik 2 Aurrekoaren antzekoa. Altzoko harrobiaren gainetik eguzkia atera nahian. Sahatsa Borda ondoko sahatsa elurrez estalita. Palmondoa Etxeko palmondoa buru-makur elurraren pisuarengatik. Hala ere, elurra garbitu bezain laister, bere edertasuna berreskuratzen du. Egunsentia Argitu aurretik, paisaia zuriak bere xarma berezia du. Ur putzua Ur ponpa tximista batek izorratu zuenetik, Mikel-enean ez dago urik. Mahaia Palmondoaren eskuineko mahai horretan, Txindoki parean duzula, udako gosari mundialak egiten ditut. Altzo Altzoko mendiaren gainean, eguzki izpiek hodeiak zulatzen. Paisaia Goizeko paisaiaren edertasunak eguna gogokin hasteko indarra eta kemena ematen du. Goierri Mahaiaren atzean, hodeien azpian, Goierri bailara dago. Gure Ordizia hortxe dago. Haritza Haritzaren gerizpean, kolunpioak ditugu dibertitzeko eta hausnarketa egiteko. Jai Zakur bizkorra bezain maltzurra. Bere aldrebeskeriekin nekatuta egon arren, oso ona da borda zaintzen. Goierriko mendixkak Ez dira altuera handiko gailurrak, baina paisaia ederra osatzen dute. Larri eta Jai Larri ia ez da bereizten. Hartz itxura duen Bobtail honen edertasunak eta zintzotasunak liluratuta naukate. Aldapa Le Puy de Dome deitzen diogu aldapa honi. Gainera, Iberdrolak ez du bidea konpontzen eta asko dira (kotxeak barne) bertan, igo ezinik gelditzen direnak. Basoa Pagoak, haritzak, gaztainak, urkiak… Horiexek dira nire “parkea” osatzen dutenak. Txindoki Gailur hau Goierritik ederragoa bada ere, hodeien gainetik nola altxatzen den ikustea ederra da, benetan. Naturaren indarra Haizeak eta, batzuetan, elurraren zamak inguruko zuhaitzak lurrera botatzen ditu eta bidea askotan moztuta agertzen da. Bidea moztuta Eroritako arbolek bidea mozten dute. Motozerrarik gabe, zer egingo genuke? Pagoa lurrean Lehen planoko enborra pago erraldoi baten adarra da. Pago hori erori zenean, suhiltzaileek garbitu behar izan zuten bidea. Ikastolara Bide horretatik jaisten naiz ikastolara. Elurrez estalita dagoenean, oso arriskutsua bilakatzen da. Ordizia Gezurra badirudi ere, hodei horien azpian Ordizia ezkutatzen da. Ordizia 2 Orain ulertuko duzue zergatik deitzen diodan “zuloa” Ordiziari. Eguzkia utzi egin behar izaten dut behelaino horretara joateko. Pago ederra Horrelako pagoak desagertzen ari dira leku askotan, baina gure bordaren inguruan bakar batzuk ikus daitezke oraindik.
Iruzkinik ez »
URI mezu honen TrackBack-entzat: http://ordizia.blogsome.com/2006/01/16/intxurretik-maitasunez/trackback/
Iruzkinik ez, oraingoz.
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat.
Iruzkina utzi