DIK-DIKA
Dik-dika munduko antilope txikienetako bat da, 60 cm-ko luzerarekin eta 35 cm-ko altuerarekin. Arrak bakarrik dauzka adarrak.
Urduri dagoenean egiten dituen garrasi txikiengatik deitzen zaio horrela. Gainera, oso txistu zorrotzak jotzeko gai ere bada. Oso beldurtia da, eta edozein zarata susmagarriren aurrean ihes egiten du sigi-saga saltoka.
Antilope askorenak ez bezala, dik-dikaren okelak ez du estimaziorik gizakien artean, beraz, ehiztariek ez diote kasurik egiten. Bestetik, harraparien bat atzetik segika duenean, hain txikia denez, erraz ezkutatzen da sastraka arantzatsuen artean, eta jazarleek ets egiten dute. Horregatik, sabanako eskualde sastrakaz estalietan bizi da batez ere . Abantaila hori izan arren, nahiko zuhurra da, eta ilundu arte itxaroten du jatekoaren bila irteteko. Belarra eta akazi hostoak jaten ditu, eta, batez ere, fruituak, horietatik lortzen baitu sabanan biziraun ahal izateko behar duen ura.

Manu, orain dela hamazazpi bat urte hasi zen Jakintza ikstolan zuzendari bezala.Altzon bizi da.
Umeekin eta gazteekin egotea gustatzen zitzaiolako sartu zen irakasle bezala.
Manu ikastolako zuzendaria denetik Jakintzak sari asko jaso ditu. Horietatik garrantzitsuenetako bat urrezko Q-a izan da. Manuri elkarrizketa egin diogu.