brrreeeport

brrreeeport Zer da hitz hau?

Bada, hitz hori zure blogaren lehen orrian jarriz gero, Technoratin lehen orrian agertzen zara. Harrigarria ezta?

Technorati Etiketak:

,

Podcast-ak gure blogean

Urrian, blog honen lanketarekin hasi ginenean, ezer gutxi ezagutzen genuen INFORMATIKAri buruz eta larriz idazten dut ezagutzen genuena huskeri bat zelako orain dakigunarekin alderatzen badugu.

Hilabete gutxi igaro arren, gauza mordoa ikasi dugu: bideoak, argazkiak, HTML, CSS, etiketak, del.icio.us, bloglines, podcast…

Orain dela hiru hilabete gure podcast jarri genuen martxan, baina ez genion serioan heldu eta orain hasi gara gure lehen grabazioak egiten. Oso lan polita da izan da, baina Telefonicarekin arazoak ditugunez, behintzat, Mikelek hori esaten digu, ezin ditugu grabazio luzeak egin konexioa mozten delako. Horregatik, hasi gara podcast laburrak egiten eta horrela joango gara gehiago ikasten.

Gaur hiru sartu ditugu baina ondorengo egunetan beste bost jarriko ditugu. Oso politak eta umoretsuak direla pentsatzen dut. Entzuteko goiko menuan Podcast-ean edo post honen amaieran egin klik. Ea zuei ere gustatzen zaizkizuen.

Ah! Hortxe agertzen den beste podcasta DBHOko ikasle batzuek egin zuten gure podcasta utzi genielako. Orain kobratu egin beharko diegu.

Podcastak entzun

Ariketak Javascript eta CSS erabiliz

Ariketak egiteko beste aukera bat


Ondorengo eremuan klik bikoitza egin beharko duzu eta agertzen den istorio horren jarraian zure testua idatzi beharko duzu berau amaitzeko.


Pernando Amezketarra

Abaltzisketako jaiak San Juan-egunean izaten dira. Oi zuan bezela, joan zan Pernando Amezketarra ere norbaitek bazkaltzera bere etxera eramango zualakoan, baña goiz guzian gora ta bera bere burua erakusten ibilli arren, iñork ez zion ezer esan…


Hemen ere klik bikoitza egiten baduzu, editatzeko aukera izango duzu.

Paragrafoak, estiloak, estekak, edo nahi duzun HTML kodea, benetan.

Azpiko taula horretan, hiru erantzun falta zaizkigu, osatuko al dituzu?

X 12 25 11
20 ??? 500 220
14 168 ??? 154
12 144 300 ???

Irriki Futbol Eskola

Segurako Irriki Futbol Eskola oso aproposa da futbolean jokatzen ikasteko. Leku guztietako haurrak apuntatu daitezke eta ikasteaz gain dibertitu eta jolasten ikas daiteke. Eta gainera, maiatzean Miarritzera joan ohi gara partiduak jokatzera eta irabazten badugu, kopa izango dugu.

ENTRENATZEKO EGUN ETA ORDUAK

  • Astelehena: 18:00-19:30 h 1995-94-93an jai
  • Asteartea: 18:00-19:30 h 1999 eta 1998an jaioak.
  • Asteazkena: 18:00-19:30 h 1997 eta 1996an jaioak.
  • Emaila ere badu: irriki@euskalnet.net

  • Ea animatzen zareten!!!
  • Hasiera: Urriaren 3a
  • Bukaera: Ekainaren 21a

ANGEL CUERDO

Angel Cuerdo 1973. urtean jaio zen, Tolosan. Umea zenean, 3 urterekin hasi zen ikastolan. 25 urterekin hasi zen bere lehen bidaia egiten eta lehen bidaian Ingalaterrara joan zen. Angeli piraguan ibiltzea iruditu zitzaion modu eroso eta atsegin bat zela herrialde desberdinetako kulturak ezagutzeko. Angelek 7 piragua ditu eta beti ez da bakarrik joaten bidaietara, azken urtean neska-lagunarekin. Larrialdi bat eduki zuen Indian, Ganges ibaia zeharkatzen ari zela; piragua irauli, hankak trabatu eta ia ito egin zen. Bere ametsa Etiopiara joatea da.


1-Noiz jaio zinen?
1973.urtean jaio nintzen.
2-Zein herritan jaio zinen?
Tolosan jaio nintzen.
3-Zenbat urterekin hasi zinen ikastolan?
3 urterekin hasi nintzen.
4-Zergatik aukeratu zenuen piraguan bidaiak egitea?
Modu eroso eta atsegin bat zelako herrialde desberdinetako kulturak ezagutzeko.
5-Zenbat urterekin hasi zinen bidaiak piraguan egiten?
25 urterekin hasi nintzen nere lehen bidaia.
6-Zenbat piragua dituzu?
7 piragua ditut.
7-Bakarrik joaten al zara bidaietara?
Beti ez, azken urtean neska- lagunarekin.
8-Eduki al duzu larrialdiren bat?
Bai, bat edo beste. Indian Ganges ibaian zeharkatzen ari nintzela piraguarekin irauli egin nintzen eta hankak trabaturik geratu zitzaizkidan piraguaren barruan. Ia ito egin nintzen.
9-Urrengo bidaia noiz izango da?
Nere ametsa Etiopiara joatea da.
10-Nora joan zinen zure lehen bidaian?
Lehen bidaian Ingalaterrara joan nintzen.

Egileak: Alexander, Iker, Jon R. eta Iñigo V.