ANGEL CUERDO
Angel Cuerdo 1973. urtean jaio zen, Tolosan. Umea zenean, 3 urterekin hasi zen ikastolan. 25 urterekin hasi zen bere lehen bidaia egiten eta lehen bidaian Ingalaterrara joan zen. Angeli piraguan ibiltzea iruditu zitzaion modu eroso eta atsegin bat zela herrialde desberdinetako kulturak ezagutzeko. Angelek 7 piragua ditu eta beti ez da bakarrik joaten bidaietara, azken urtean neska-lagunarekin. Larrialdi bat eduki zuen Indian, Ganges ibaia zeharkatzen ari zela; piragua irauli, hankak trabatu eta ia ito egin zen.
Bere ametsa Etiopiara joatea da.
1-Noiz jaio zinen?
1973.urtean jaio nintzen.
2-Zein herritan jaio zinen?
Tolosan jaio nintzen.
3-Zenbat urterekin hasi zinen ikastolan?
3 urterekin hasi nintzen.
4-Zergatik aukeratu zenuen piraguan bidaiak egitea?
Modu eroso eta atsegin bat zelako herrialde desberdinetako kulturak ezagutzeko.
5-Zenbat urterekin hasi zinen bidaiak piraguan egiten?
25 urterekin hasi nintzen nere lehen bidaia.
6-Zenbat piragua dituzu?
7 piragua ditut.
7-Bakarrik joaten al zara bidaietara?
Beti ez, azken urtean neska- lagunarekin.
8-Eduki al duzu larrialdiren bat?
Bai, bat edo beste. Indian Ganges ibaian zeharkatzen ari nintzela piraguarekin irauli egin nintzen eta hankak trabaturik geratu zitzaizkidan piraguaren barruan. Ia ito egin nintzen.
9-Urrengo bidaia noiz izango da?
Nere ametsa Etiopiara joatea da.
10-Nora joan zinen zure lehen bidaian?
Lehen bidaian Ingalaterrara joan nintzen.
Egileak: Alexander, Iker, Jon R. eta Iñigo V.
Iruzkinik ez »
URI mezu honen TrackBack-entzat: http://ordizia.blogsome.com/2006/02/01/angel-cuerdo-2/trackback/
Iruzkinik ez, oraingoz.
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat.
Iruzkina utzi