Podcast-ak gure blogean
Urrian, blog honen lanketarekin hasi ginenean, ezer gutxi ezagutzen genuen INFORMATIKAri buruz eta larriz idazten dut ezagutzen genuena huskeri bat zelako orain dakigunarekin alderatzen badugu.
Hilabete gutxi igaro arren, gauza mordoa ikasi dugu: bideoak, argazkiak, HTML, CSS, etiketak, del.icio.us, bloglines, podcast…
Orain dela hiru hilabete gure podcast jarri genuen martxan, baina ez genion serioan heldu eta orain hasi gara gure lehen grabazioak egiten. Oso lan polita da izan da, baina Telefonicarekin arazoak ditugunez, behintzat, Mikelek hori esaten digu, ezin ditugu grabazio luzeak egin konexioa mozten delako. Horregatik, hasi gara podcast laburrak egiten eta horrela joango gara gehiago ikasten.
Gaur hiru sartu ditugu baina ondorengo egunetan beste bost jarriko ditugu. Oso politak eta umoretsuak direla pentsatzen dut. Entzuteko goiko menuan Podcast-ean edo post honen amaieran egin klik. Ea zuei ere gustatzen zaizkizuen.
Ah! Hortxe agertzen den beste podcasta DBHOko ikasle batzuek egin zuten gure podcasta utzi genielako. Orain kobratu egin beharko diegu.
Aupa! DBHOko Maite irakaslea naiz. Lehenik eta behin, zoriondu egin nahi zaituztet egiten ari zareten lanagatik eta, batez ere, podcastengatik. Gu ere, oraintxe hasi behar gara horrekin (azterketak amaitzean) eta ea nola ateratzen zaigun! Bestalde, egia da utzi zenigutela zuen podcasta (benetan eskertuta gaude). Radio Euskadin atera zen, gainera, eta hori guztia zuei esker! Badakizue, zuek gugandik zerbait behar baduzue, hortxe gaudela uzteko edo laguntzeko. Hori bai, dohainik, gure helburua partekatzea baita!!!
Comment Egilea Maite — 2006-02-20 @ 20:37