Anari Alberdi

Anari Azkoitian jaio zen 1970-ean. 34urte ditu gaur egun.Naiz eta Azkoitikoa izan, Athletic-en jarraitzailea da.Txuri-gorria izan arren bera oso pozik dago bere diska txuri-beltzarekin.Jakintzako irakaslea da, gai asko ematen ditu:frantsesa, filosofia, dibertsifikazioa eta gaztelera. Oso lotsatiada baina oso oso abeslari ona.
-Zer dela eta hasi zinen musikaren munduan?
5. edo 6. mailan hasi nintzen pianoa jotzen. DBH 3. edo 4.ean bateria bat oparitu zidaten eta gero gitarrarekin abestiak asmatzen.
-Nola du izena zure diskak?
Zebra.
-Zergatk aukeratu zenuen halako izena?
Ipuin batek dio: Pertsona bat zebrarengana joaten dela eta galdetzen dio:
Zu zer zara, txuria marra beltzekin ala beltza marra txuriekin?
Zu zer zara, pertsona alai bat egun tristeekin ala pertsona triste bat egun alaiekin?
Asko gustatu zitzaidan.
-Zenbat urtekin grabatu zenuen lehen diska?
26 urterekin
-Nahiko al zenuke beste diska bat grabatu?
Bai , baina oraintxe atera dut hau eta urruti ikusten dut.
-Zer iruditzen zaizu jendeak zure diskak ordenagailutik jaistea?
Bueno, ongi iruditzen zait. Ongi iruditzen zait ze diskak garestiak dira eta ez baduzu dirurik ezin duzu erosi. Baina horrek gauza txarrak ditu, musika talde txikiak ezin dituzte diskak atera.
-Zure lagunei gustatatu zaie zure diska?
Bai, asko gustatu zaie. Diska atera aurretik asko hitz egiten dut berari buruz.
-Zenbat abesti daude zure diskan?
10 abesti.
-Abesti horietatik zein gustatzen zaizu gehien?



Zebra, nitaz hitz egiten dudalako.
-Abeslari profesionala izatea gustatuko al litzaizuke?
Ez, zeren eta nahi dudanean abestea eta diskak ateratzea gustatzen zait eta profesionala bazara beti abesten egon behar da.
-Gustatuko litzaizuke zure diskoko abestiak telebistan agertzea?
Agertzen dira, baina ez litzaidake gustatuko E.K.O (euskal kanturik onena) saioan agertzea. Ze niretzat abestiak ez dira besteak baino hobeak, baizik eta gustokoa edo ez, janaria bezala: Zer da hobea, espagetiak edo lentejak?
-Eta potto irratian?
Lotsa pixka bat ematen dit.

Egileak:Izaro, Janire, Nagore eta Nerea - ORDIZIA

Unai eta Inigoren harremana

Argazki hauetan ikusten dituzuen biak,Unai eta Iñigo gara. Betidanik oso lagun onak izan gara, nahiz eta biak gustu desberdinak eduki. Orain dela zazpi bat urte ezagutu genuen elkar. Zortzi bederatzi bat urtetik larunbat eta igandetan beste lagun batzuk eta biok kalera irteten gara jolastera. Gehienetan, futbolean jolasten dugu. Nahiz eta Iñigori futbolean jolastea geihegi ez gustatu, ahalik eta hoberen jolasten saiatzen da. Beste batzuetan, izkutaketan jolasten dugu. Nahiz eta niri (Unai) izkutaketan jolastea gehiegi ez gustatu ahalik eta hoberen pasatzen saiatzen naiz. Orain hamaika urte ditugu eta oso lagun onak izaten jarraitzen dugu.

ordizia rugby


Kaixo, Jon Murillo naiz eta rugbyaz hitz egin nahi dizut. Horrela nirekin jolastu eta ikasi egingo duzu rugbyan. Ez da jendeak esaten duen bezala mina hartzen zarela, burrukatu egiten zarel, oso basatia dela… Begira, lagun asko egingo dituzu, ondo pasatu, jokoak egin, partiduak egin…Jendeak esaten duenez, lesionatu egiten da, baina gezur handia da, futbolean edo saskibaloian baino min gutxiago hartzen da eta, esaten dudan bezala, beste kirol bat da, ez da beste munduko zerbait. Horregatik, animatu eta ez baldin baduzue nahi rugbyan jolastu, gutxienez joan zaitezte partiduak ikustera. Ez baduzu ezer ulertzen hilabete pasa ondoren dena ulertu eta rugbyan jolastera animatu eta batez ere giro ona dagoela esango dizut

Zaldi bihurria

Bazen behin Txuri izeneko zaldi txiki polit bat. Oso txuria zen eta isatsa motza zeukan. Gurasoekin ibiltzen zen beti bihurria zelako. Egun batean, gurasoez aspertu eta alde egin zuen. Bi ordu geroago euria hasi zuen eta aterpe baten bila hasi zen. Bitartean, gurasoek poliziari deitu zioten. Segituan, hasi ziren zaldi txuriaren bila. Egun bat pasa ondoren, Txuri txikiak gosea zeukan eta janari bila hasi zen. Geroxeago konturatu zen poliziak bere bila zebiltzala, orduan, korrika hasi zen poliziei ies egiteko asmotan. Etxe zahar bat aurkitu zuen eta bertan jarri zen bizitzen denboraldi batez, baina berak ez zekien poliziek jarraitu eta non bizi zen jakin zutela. Poliziek txuriren etxea non zegoen esan zioten bere gurasoei. Bere gurasoak Txuriren etxera joan ziren. Iritsi zirenean, txuri ez zegoen etxean eta kalera joan ziren. Ordu erdi batez bila eta bila ibili ziren herri guztia zeharkatuz. Halako batean, Txuri ikusi zuten eta hau esan zioten: -Txuri, etorri gurekin etxera. -Ez, ez naiz zuekin joango beti zuekin ibili behar dudalako. -Ondo da,gurekin etorri baina kalean ez zara gurekin ibiliko. -Orduan zuekin joango naiz. Handik haurrera kalean bera bakarrik ibiltzen zen, baina noiz behinka bere gurasoeki ere.

Egun zoragarria

Ni 6 urteko neska bat naiz eta Maialen dut izena. Ile marroi eta luzea dut eta bi koleta eramatea asko gustatzen zait. Denek esaten dutenez izugarrizko antza omen dut nire amarena, baina nik uste aitaren antza gehiago dudala, izan ere, ez dut amak bezalako umore txarrik. Asko gustatzen zait lagunekin lokatzetan jolastea, baina hori egiten dudan bakoitzean, ama izugarri haserretzen zait eta debekatu egiten dit lagunekin jolastera ateratzea.Bueno, ez naiz hau idazten ari amak botatzen dizkidan bronkak kontatzeko, baizik eta atzo izan nuen egun zoragarri eta xelebreari buruz hitz egiteko. Atzo, etxetik aldegiteko asmoa eta gogoa eduki nuen, izan ere, amarekin haserretu nintzen. Nik ez nuen musika-eskolara joan nahi, baina amak behartu egin zidan. Musika-eskolara bidean, bidegurutze batean, ezkerretara hartu beharrean, hasieran eskubitara hartu nuen etxetik aldegiteko, baina gero aitak ikusi ninduen eta autoarekin musika-eskolara eraman ninduen eta oso neskatxa gaiztoa izan nintzela esan zidan. Ni gehiago haserretu nintzen aitak kasurik egin ez zidalako eta harritu zitzaidan esan zidanean gero nire bila etorriko zela autoarekin. Ni harritu egin nintzen, izan ere, aita beti oso berandu etortzen zen etxera eta gaur berriz, 5:30 etan etxean zen. Beno, haserre eta aitaren jokabideaz harriturik, musika-eskolara joan nintzen. Musika-eskolan nahiko ondo pasa nuen, izan ere, jolasak egiten aritu ginen. Irtetean, aita zain nuen eta ama ere ondoan zegoen niri itxaroten. Amak karpeta hartu eta kotxean sartzeko eskatu zidan. Berehala ohartu nintzen, nora gindoazen. Atzo, munduan gehien maite dudan amonaren urteak ziren, eta horregatik, bere etxera gindoazen zoriontzera eta gaua pasatzera. Amonaren etxera iristean izugarrizko muxua eman nion eta zorionak abestuz, guk berari erositako oparia eman genion. Asko gustatu zitzaion nik aukeratutako kamixeta. Afari goxo eta bero bat jan ondoren, bi ezusteko handi izan nituen, lehenengoan amak goxo-goxo eta jatortasunez etorri eta esan zidan beste anai edo ahizpatxo bat edukiko nuela, okerrena zen, 9 hilabete itxaron beharko ditudala, eta bigarren ezustekoa amonak ekarri zidan opari handia. Ni harritu egin nintzen amonak oparia ekarri zidalako, izan ere, ez ziren nire urteak, amonarenak baizik eta esan zidan hain txintxoa izan nintzelako eman zidala. Oparia azkar-azkar ireki eta izugarrizko txirrindu handi eta polit bat ikusi nuen. Segituan, irten nintzen txirrindua probatzera eta aspertzean, etxera sartu eta izugarrizko bigarren muxua eman nion amonari. Horrela amaitu zen atzoko nire egun zoragarria.