Bideoklipa

Aurreko batean honako bideoklipak ( Ken Zazpi - Fran Perea ) eskegi genituen, baina hauxe falta genuen eta tartea hartu dugu honekin bukatzeko. Ea gustatzen zaizuen.

Bideoak gure blogean

Orain arte, Multimedia Tailerrean grabatutako bideoak banan bana sartu ditugu gure blogean. Hemendik aurrera horrela jarraitugu dugu, baina bideoak ikusteko beste aukera gehigarri bat erantsi diogu gur blogari. Atal propioa sortu dugu bideo guztiak bertan txertatzeko eta, gainera, gureak ez diren beste bideo interesgarri batzuk ikusgai jarri ditugu.

Atal berri hau You Tube-k eskaintzen duen zebitzu bikainari esker jarri dugu. Gure bideo gehienak bertan gordetzen ditugunez, Playlist pare bat sortu ditugu eta zerbitzu horrek ematen dizun kodea txertatu besterik ez dugu egin.

Honen azpian adibide bat ikus dezakezue eta gure atal berria ikusi nahi baduzu egin klik hemen.