ZORIONAK IKTeroak!!!

Apirilak hamaika dituen honetan, gure ikastolako blog enblematikoak urtebete egin du. Albiste pozgarria, benetan, ikastolako guztiontzat.

Oraindik gogoan daukagu “blog” hitzaren esanahia behin eta berriro galdetzen genuenean, inondik inora, ez genuen espero gisa honetako proiektu batean murgilduta bukatuko genuenik. Aitortu beharra daukagu proiektu hauek martxan jartzearen ondorioz, ikasitakoak ez duela preziorik. Poliki-poliki ate berriak zabaltzen joan gara eta orain daukagun eskarmentuaz baliaturik, aurrera begira proeiktu berriak abian jartzeko egoera ezin hobean gaudela pentsatzen dugu.

Ideiak borborka, ilusioa gainezka eta berrikuntzaren bidea jorratzen jarraitzeko jarrera paregabea dira une honetan gure harmarik garrantzitsuenak, baina, zoritxarrez, gure ezagutza eta denbora mugatuak dira. Eskerrak gure filosofiak aurrera egiten laguntzen digun.

Bukatzeko, ikastolako IKT taldekide guztiei LHko blog honetatik gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiegu eta urte askotan jarrai dezatela opa nahi diegu.

ZORIONAK!!!

Iruzkin 1 »

URI mezu honen TrackBack-entzat: http://ordizia.blogsome.com/2006/04/11/zorionak-ikteroak/trackback/

  1. Iruzkin honek diseinu berriarekin zerikusia du. Alegia, ea dena ongi dabilen frogatu nahi dudanez, iruzkin hau idazten ari naiz. Ah, eta diseinu berriari buruzko iritziak jaso nahiko genituzke.

    Comment Egilea Administrator — 2006-04-12 @ 9:06

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat.

Iruzkina utzi