Mikel Etxarri Sarasola
Bere izena Mikel Etxarri da eta 1961an jaio zen. Tolosaldeko borda batean bizi da eta Jakintzako irakaslea da gaur egun.

- 1-Nola moldatu zinen Ordiziako web-orria egiteko?
- Ordu asko sartu nituen. Hasieran gune batean sartu ginen, baina gaizki zegoenez aldatu egin genuen, orain dagoen lekuan jende asko sartzen da.
- 2-Zenbat denbora pasatu zenuen web-a egiteko?
- Ordu asko eta batez ere gauza berriak bilatuz web-a aberatsa izateko. Hainbat egunetan 8- 10 ordu.
- 3-Zure usteez web-a ondo erabiltzen al dute-dugu?
- Nahiko ongi baina, gauza batzuk hobetu behar ditugu. Denbora aurrera joanda, gauza gehiago landu ahala, sakontzen dugunean, geroz eta hobeto ibiliko gara.
- 4-Horrelako beste web-a sortu nahi al duzu?
- Nahi ez. Badauzkat une honetan web honetaz gain beste batzuk eta lanez gainezka nabil.
- 5-Gure ikastetxeko zuzendaria bazina, zer asignatura kenduko zenuke? Eta zer jarri?
- Ez naiz zuzendaria LH-ko koordinatzailea baizik. Ez nuen ezer kenduko baina ordu banaketak aldatuko nituzke. Baina hau ez da pertsona baten iritziarekin aldatzen, guztion kontsentsua behar da.
- 6-Gure ikastola honetatik zer kenduko zenuke? Eta zer jarri?
- Gauza asko kenduko nituzke: Ikasleek lurrera botatzen dituzten zaborrak, lan egiteko gogo falta… Eta txukuntasuna jarriko nuke , giro alaiagoa eta jatorragoa, ikasle eta gurasoek euskaraz egiten…
- 7- Zein da esan duzun azken gezurra?
- NBA-n jokatu nuela. Magic deitzen didatenez, asko gustatzen zait ikasle txikiekin gezur txiki hori botatzea.
- 8-Ze kirol da zure gustokoena?
- Denak, baina ikusteko, une honetan, atletismoa eta jokatzeko pilota, futbola eta saskibaloia.
- 9-Gogorra al da saskibaloiko entrenatzailea izatea?
- Urte askotan izan naiz eta oso gogorra da, asko sufritzen delako. Ordiziarekin urte asko egon nintzen bigarren mailan. Lan asko egin beharra zegoen.
- 10-Zein izan zen partidurik emozionantena?
- Asko, baina bereziki, ez ditut ahaztuko Askatuaren kontra ezta ere Caja Bilbao eta baita Baskonia B-eren aurka irabazitakoak.
Iruzkinik ez »
URI mezu honen TrackBack-entzat: http://ordizia.blogsome.com/2006/05/24/mikel-etxarri-sarasola/trackback/
Iruzkinik ez, oraingoz.
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat.
Iruzkina utzi