Txakurra eta katua batera etxean

Bazen behin familia berezi bat, 7 kide zituena; ama Dolores, aita Pernando, amona Joxepa, alaba Tamara, beste alaba Samara, semea Moxolo eta azkenik zakurra Lolo. Bai, bai, familia honek animaliak ere kidetzat hartu zituen. Arazoa da familia honi 7 kide izateak zoritxarra ekartzen ziela, eta orduan erabaki zuten beste kide bat erostea.
Handik bost ordutara, animali dendara joan ziren, dendan sartu eta:
- Arratxanpinon! Familiko zortzigarren kidea erostera gatoz-aitak.
-Zortzigarren kidea?-galdetu zuen dendariak harriturik.
- Bai, bai, zortzigarren kidea. Zer eskaini diezagukezu?
-Denda honetan animaliak saltzen ditugu; txakurrak, katuak, hamsterrak, untxiak, dortokak…
-Ongi! Ikusiko ditugu guztiak banan- banan, eta oraintxe bertan esango dizugu zer nahi dugun.
Familiak 2 ordu eman zituen ze kide erosi jakin ezinik. Baina bat batean:
-Guau, guau!!!-txakurrak katu bat erosi nahi zuen.
Familiako buruak, beraien txakur Lolo, katu baten kaiolaren gainean ikusi zuen, beraz katu bat erostea izango zela onena erabaki zuten.
-Erabaki dugu!-esan zuen Doloresek.
-Zer eramango duzue?-galdetu zuen dendariak.
-Hor txokoan dagoen katu beltz hori nahi dugu, eta kaiola ere bai!-erantzun zion Doloresek pozez zoratzen.
Familia poz pozik etxera itzuli zen katu beltz harekin, eta Lola izena jarri zioten.
Handik aste batera, txakurra eta katua, txakurra eta katua baino okerrago eramaten ziren. Egun batean, txakurrak katuari larruazala kendu zion eta katuak ordainetan, jostorratzarekin sudurrean hirugarren zuloa egin zion. Horrelako mila astakeri egin zituzten, baita okeragoak ere!
Bost hilabete igaro ondoren, Lolo eta Lola Irlandara joan ziren familiarekin eta han amodiozko istorio bat bizi zuten.
Azkenik 10 uma eduki eta18 kide izan ziren, eta ala bazan eta ez bazan sar dadila familia honen kalabazan.
