
Algek landare talde zabala osatzen dute.Alga horietako asko eta asko mikroskopikoak dira, eta kopuru handietan bakarrik izan dira ikusgaik. Beste batzuk aldiz, tamaina handiagokoak dira.
Algak zelulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke. Gehienetan, itsastarrak dira eta itsas hondoan finkatuta zein ur gainean flotatzen ikus ditzakegu. Fotosintesia egiteko gai dira eta ugalketa sexuala eta asexuala dituzte.
Erabilpen ugari dute: esaterako, ongarritzat edo elikagaiak edo sendagaiak egiteko erabiltzen dira.
Algek oinarri izeneko egitura batez eusten diote substratuari. Fotosintesia egiteko behar dituzten gatz mineralak zuzenean uretatik hartzen dituzte, gainazaleko zelula guztien bidez. Ez dituzte inolako egiturarik behar tente egoteko, uretan flotatzen baitute. Landare garatuen zurtoinaren antzekoa den algen atala, taloa edo kauloidea deitzen da; taloaren adarrak berriz, frondeak dira. Algek, izaki fotosintetizatzaileak direnez, argia jasotzeko pigmentuak dituzte. Pigmenturik ezagunena klorofila da, landareei berde kolorea ematen diena. Alga guztiek izaten dute klorofila, baina alga batzuetan bestelako pigmentu batzuk ugariagoak izaten dira. Horregatik berdeak izan beharrean, gorriak, arrosak, horixkak, arreak edo urdinak dira.
Algek landareen artean talde bat osatzen dute. Horregatik, sailkatzeko, ezaugarri jakin batzuk hartzen dira kontuan. Horrela bada, zelulen antolamendu mailaren arabera bi talde izango genituzke: batetik, zelulabakarrak eta bestetik, alga zelulanitzak.

Algen sailkapenarekin jarraituz eta pigmentuak kontuan hartzen baditugu, alga hauek bereizten dira: alga urdinak ( zianofitoak), berdeak ( klorofitoak), gorriak ( errodofitoak) eta arreak ( feofitoak)
- Alga gorriak. Itsasoko alde sakonetan kokatzen dira. Batzuek kaltzio karbonato kopurua handia izaten dute.
- Alga arreak. Alga hauek taloa oso garatuta dute, bai eta errizoilea eta frondea ere. Batzuek 100 metro ere izaten dituzte. Klorofilaz gain, arre kolore berezi hori ematen dieten beste pigmento batzuk dituzte.
- Alga berdeak. Lehorreko landaren jatorria dira. Horregatik, horien zelula egitura landare garatuenaren antzekoa da. Alga horien pigmentua klorofila da.
Alga berdeen artean, Ulva izeneko alga aztertuko dugu.
ULVA

Deskripzioa
Mintz itxurako espezie hau Ulva generokoak alga berdeak edo klorofizeoak dira, alga motarik ugariena. Berde argiaren eta berde ilunaren arteko kolorea du, gardena, zerra antzeko ertza du.”Ulva” generoak morfologian berdintsuak diren hainbat espezie biltzen ditu.
Ulva psudocurrata eta Ulva rigida dira ugarienak Euskal Herrian. Izen arruntan itsas letxuga deitzen zaie eta Europako eta Ekialdeko zenbait herritan jan egiten dituzte( Ulva Lactuta)
Tamaina

Tamaina espeziearen arabera aldatzen da, badira alga zelulabakarrak eta hari nahikoa luzez osatutako alga handiak: 40 cm luze eta 10-40 cam zabal edo are handiagoak izan daitezke.
Habitata
Hondo harritsuen gainean bizi da, gehienez 10 metro sakon diren hondoetan. Berdin aurkitzen dira ur gezatan ( 4600 espezietik gora) zein itsasoan (500en bat especie).
Ugalketa
Alga berdeak hainbat eratara ugaltzen dira, ugalketa sexualaz edo asexualaz; badira gemazio(zelula bat bi zati berdinetan, biak nukleodunak, zatitzen den ugalketa-modua) txandakatuen bidez ugaltzen diren espezieak Ulva izeneko alga hauek urte osoan aurki ditzakegu baina gehien bat udaberrian eta udan erruz ugaltzen dira, marearteko aldea baino beherago, eta inoiz kolore berde biziko geruza zabal-zabalak osatzen ditu.
Erabilera
Bere elikaduraz arduratzen diren pertsonek, zaporeagatik eta oreka mantentzeko kontsumitzen dute,”BITAMINA C” eta “BITAMINA A” asko duelako.
Kosmetikan ere erabil daiteke, zenbait produktu egiteko, propietate ugari dituelako: Hidratagarria, lasaigarria, estresen aurkakoa etab… baita sendagai moduan.
Hona hemen bideo bat algak ikusi eta disfrutatzeko.
Egilea: Beñat Azurmendi
![Validate my RSS feed feed [Valid RSS feed]](http://ordiziarra.blogsome.com/images/validrss.png)
