SARRERA


Sarrera

Kaixo:

Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleak gara. Aurten, 5.mailan gaude eta horregatik lanak geroz eta zailagoak dira. Oraingo lana, Txanelako proiektuarekin egiten ari gara. Emanaldia egiteko jartzen du, baina ez dugu egin tailerretan lantzen dugulako hori eta horren partez, Gida hau egin dugu.Euskal Herriko gida polit bat egin nahi izan dugu. Ea gustatzen zaizuen. Hor behean dituzu datu guztiak, baina informazio oziziala nahi izanez gero, hementxe duzu Eusko Jaurlaritzaren gunea.

KOKAPENA


Kokapena

Europa, munduaren Ipar Hemisferioan dago. Iberiar penintsula Europaren Hego mendebaldean kokatuta dago. Euskal Herria Frantziaren hego mendebaldean eta Espainiaren iparraldean dago. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa Frantziako estatuan daude eta Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa Espainako estatuan daude.

<

KULTURA

Euskal Herriko kultura nahiko aberatsa da eta arlo guztietan islatzen da bere eragina. Euskal Herrian dantza mota ugari daude: aurreskua, arin-arin, jota, fandangua, ezpata dantza…

Baita ere, tradizio asko daude: esku pilota, herri kirolak, San ferminak, Lantzeko inauteriak…

Kantak ere asko eta polit askoak daude: Erribera Xabier Leterena, Bizkaia Maite Benito Lertxundirena, Pasaiako Herritik Mikel Laboarena, Hik Lan Eta Nik Jai Tapia eta Leturiarena…

Euskaldunok, beste herriek bezala, geure erlijio tradizioak dauzkagu. Kristautasuna da nagusi. Aspaldian eta oraindik heldu batzuek garizuma garaian, hau da, hilabetearen lehenengo ostiralean, barau egiten dute.

HIZKUNTZA

Euskal Herriko hizkuntza kuttunena eta maitatuena Euskara da, euskaldun guztiak batzen dituena, bai Frantzia aldekoak, baita Espaniakoak ere.

Euskara Europako hizkuntza zaharrenetakoa izanik, euskaldun guztiok altxorra bezala zaintzen dugu ez galtzeko, ahalik eta gehien hitz eginez. Entzun, ikasi eta erabil ezazu Euskara!

Euskal Herrian hiru hizkuntza erabiltzen dira gehien: Euskara, Frantsesa eta Gaztelania. Eta hori ere euskaldunon beste altxor bat da.

HISTORIA


Historia

Euskaldunon historia orain dela milaka urte hasi zen gaur egun Nafarroa izenez ezagutzen dugun herrialdean. Historian zehar beste hainbat kulturekin harremanetan egon ohi gara euskaldunok. Batzuetan harreman liskartsuak izan dira eta besteetan, berriz, adiskidetasunean oinarrituta. Baina euskaldunon artean ere sortutako liskarrak ugari izan dira, ospetsuenak Ganboarrak eta Oinaztarren artekoak edo Beaumontetarrak eta Agramontetarren artekoak. Bestalde, aipatzekoa da gure historian Iruñeako Erresumak izan zuen garrantzia. Izan ere, Antso Gartzez III.a Haundiaren agintepean Europako estaturik garrantzitsuenetariko bat izatera lortu zuen. Euskara Kantabriako zati batetik Lleidako probintziako zati bateraino hitz egiten zen.

Gure garaira hurbilduz, aipatzekoak dira Karlistadak. Azken Guda Karlistarekin (1872 - 1876) euskaldunon Foruak galdu ziren eta abertzaletasunaren sorrera bultzatu zuten.

Bukatzeko, Frankismoarekin euskaldunon egoera larritu egin zen eta demokraziaren etorrerarekin autonomia berreskuratu egin zen, nahiz eta hegoaldeko lurraldeak bi zatitan banatuta gelditu: Nafarroako Foru Erkidegoa eta Euskal Herriko Erkidego Autonomoa. Iparraldeko lurraldeek autonomiarik gabe jarraitzen dute.

MONUMENTUAK ETA MUSEOAK

Guggenhein Bilbao museoa, Bilbo hiria biziberritzeko proiektuaren ardatz nagusienetakoa da, munduko arkitekto ospetsuenetakoek sortutako beste proiektu garrantzitsu batzuen artean, besteak beste: portuaren eraginkotasuna ahalmena handitzea; Santiago Calatravaren Bilboko aireportuaren eraberriketa; Federike Sorianok diseinatutako biltzar jauregian; Sir Norman Fosterrek diseinatutako metroa; eta Santiago Calatravak diseinatutako oinezkoentzako pasabidea Uribitarten, itsadarraren gainetik. Asko dira Euskal Herrian zehar barreiaturik dauden museoak, baina informazio guztia gune honetan topatuko duzue. Euskal Herrian, eraikin asko dago eta horietako batzuk hauek dira: Loiolako San Inazioren Basilika, Xabierko Gaztelua, Gasteizko Santa Maria Katedrala, Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatea, Arantzazu Santutegia, Artium Museoa

MUGITZEKO

Euskal Herritik bidaiatzea nekagarria izan daiteke, horregatik hemen jarri dizuegu behar duzuen guztia:

GASTRONOMIA


Gastronomia

Euskal Herrian gastronomia oso ezaguna dugu eta bertako produktuak oso estimatuak dira, hala nola: Idiazabalgo gazta, Tolosako babarrunak eta Lodosako piperrak. Gastronomiak turista ugari erakartzen ditu eta dastaketa hori egiteko jatetxe ugari dugu Euskal Herrian. Euskaldunok gastronomiari ematen diogun garrantziaz ohartzeko, gurean dugun goi mailako jatetxeen zerrenda ikustea besterik ez dago. Gure errezeta ezagunenak eta ospetsuenak sukaldari ospetsuenen eskuetatik hemen lor ditzakezu.

LEKU INTERESGARRIAK

Euskal Herrian, leku oso interesgarriak daude ezagutzeko. Guztien zerrenda osatzea oso luzea izango litzatekeenez, esteka batzuk jartzea pentsatu dugu, norberak hauta dezala:

AISIRAKO PROPOSAMENAK

Euskal Herrian aisirako leku asko dago eta guk hemen proposamen txiki bat luzatuko dizugu.

AMAIERA


Amaiera

Hau eta geihago aurkituko duzue Euskal Herrian, eta badakigu gure gida asko gustatu zaizuela, baina gehiago ikusi nahi baduzue beste gida hau ere aholkatzen dizuegu: Sareko Argiak duen Ihesi Euskal Herriko Gida.

Euskal Herrira etor zaitez, zain gaituzu!!!