Goierriko lana prestatzen

Honez gero, jakingo duzue Txanelako proiektua gauzatzen ari garela. Txanelak gure eskualderi buruzko lan bat proposatzen digu eta guk Goierriko Gida Turistiko bat ekoizten ari gara.

Era guztietako informazioak bilatzen aritu gara: aldizkariak, liburuak, entziklopediak, Internet, gure senideak… eta lortutako informazioa antolatu eta iragazi ondoren, idazteari ekin genion. Une honetan, azken fasean gaude eta eskuz idatzita daukaguna, ordenagailura pasatzen ari gara. Hori amitutakoan, inprimatu eta kopiak ateko ditugu gero ale bat etxera eramateko. Horrekin batera, Interneteko gune batera igoko dugu gure lana eta baliabide digital ezberdinez hornitu ondoren, argitaratuko dugu.

Ea dena ongi ateratzen zaigun. Oraingoz, gelan egin dugun lanaren irudi batzukein utziko zaituztegu.

I’m a PC

Microsoft-ek eginiko kanpainari, Ordiziako Jakintza Ikastolako LH 4.A gelako ikasleek emandako erantzuna. Zerbitzu ezberdinetan kokaturik dago bideoa eta hona denak ekarri ditugu.

Zarautzeko egonaldia

Iazko kurtso amaieran Zarautzeko Itsas Eskolan izandako hiru eguneko egonaldiak irudi asko utzi zizkigun eta han jastoako guztietatik laburpen bat egin dugu. Ea gustatzen zaizuen.


IKT konpetentziak Lehen Hezkuntzan

Ikastolen Elkarteak bultzatuta, aurten argitaratu berri dute txosten bat non ikasleek Lehen Hezkuntzaren amaieran lortu beharko lituzketen IKT konpetentziak zehazten diren. Oso lan interesgarria iruditzen zaigu eta guztiok jakinaren gainean egon gaitezen hemen argitaratzea erabaki dugu.

Lan horren egileetako bat gure ikastolako irakasle bat da eta, beharbada, hurrengo batetan berari galdetu beharko dizkiogu txosten horren inguruko xehetasun guztiak. Baina hori beste baterako utzi beharko dugu.

Hemen zehaztutako konpetentzien lorpenerako, jarduera sorta interesgarria ekoiztu dituzte 3. ziklokoentzat eta eskura daude Txanela izenko webgunean.

Kaixo berriro

Aspalditik ez genuen blog hau eguneratzen, baina nik uste dut ordua iritsi dela berriro astindu bat emateko.

Hemendik aurrera, blog honetan, gure ikastolako Lehen Hezkuntzan burutzen ditugun IKT jardueren berri emango dugu..

Jarduera horiek ilustratzen eta prozesu osoa azaltzen ahaleginduko gara.

Gaur, “hasiera” emateko, LH 4. mailako ikasleak, saio arrunt batetan, Acer Ultraeramangarriekin eta bestelako baliabideekin gelan lanean ikusiko ditugu beheko argazkietan. A ze poza 26 ikasle horiek Ubuntu erabiltzen ikustea!!!