Goierriko lana prestatzen
Honez gero, jakingo duzue Txanelako proiektua gauzatzen ari garela. Txanelak gure eskualderi buruzko lan bat proposatzen digu eta guk Goierriko Gida Turistiko bat ekoizten ari gara.
Era guztietako informazioak bilatzen aritu gara: aldizkariak, liburuak, entziklopediak, Internet, gure senideak… eta lortutako informazioa antolatu eta iragazi ondoren, idazteari ekin genion. Une honetan, azken fasean gaude eta eskuz idatzita daukaguna, ordenagailura pasatzen ari gara. Hori amitutakoan, inprimatu eta kopiak ateko ditugu gero ale bat etxera eramateko. Horrekin batera, Interneteko gune batera igoko dugu gure lana eta baliabide digital ezberdinez hornitu ondoren, argitaratuko dugu.
Ea dena ongi ateratzen zaigun. Oraingoz, gelan egin dugun lanaren irudi batzukein utziko zaituztegu.
Iruzkinik ez »
URI mezu honen TrackBack-entzat: http://ordizia.blogsome.com/2008/10/25/goierriko-lana-prestatzen/trackback/
Iruzkinik ez, oraingoz.
RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat.
Iruzkina utzi