Ariketak sortu ditugu

Guk sortu ditugu ariketa hauek. Zuk, zergatik ez?




EUSKAL HERRIKO GIDA TURISTIKO MULTIMEDIA

SARRERA


Sarrera

Kaixo:

Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleak gara. Aurten, 5.mailan gaude eta horregatik lanak geroz eta zailagoak dira. Oraingo lana, Txanelako proiektuarekin egiten ari gara. Emanaldia egiteko jartzen du, baina ez dugu egin tailerretan lantzen dugulako hori eta horren partez, Gida hau egin dugu.Euskal Herriko gida polit bat egin nahi izan dugu. Ea gustatzen zaizuen. Hor behean dituzu datu guztiak, baina informazio oziziala nahi izanez gero, hementxe duzu Eusko Jaurlaritzaren gunea.

KOKAPENA


Kokapena

Europa, munduaren Ipar Hemisferioan dago. Iberiar penintsula Europaren Hego mendebaldean kokatuta dago. Euskal Herria Frantziaren hego mendebaldean eta Espainiaren iparraldean dago. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa Frantziako estatuan daude eta Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa Espainako estatuan daude.

<

KULTURA

Euskal Herriko kultura nahiko aberatsa da eta arlo guztietan islatzen da bere eragina. Euskal Herrian dantza mota ugari daude: aurreskua, arin-arin, jota, fandangua, ezpata dantza…

Baita ere, tradizio asko daude: esku pilota, herri kirolak, San ferminak, Lantzeko inauteriak…

Kantak ere asko eta polit askoak daude: Erribera Xabier Leterena, Bizkaia Maite Benito Lertxundirena, Pasaiako Herritik Mikel Laboarena, Hik Lan Eta Nik Jai Tapia eta Leturiarena…

Euskaldunok, beste herriek bezala, geure erlijio tradizioak dauzkagu. Kristautasuna da nagusi. Aspaldian eta oraindik heldu batzuek garizuma garaian, hau da, hilabetearen lehenengo ostiralean, barau egiten dute.

HIZKUNTZA

Euskal Herriko hizkuntza kuttunena eta maitatuena Euskara da, euskaldun guztiak batzen dituena, bai Frantzia aldekoak, baita Espaniakoak ere.

Euskara Europako hizkuntza zaharrenetakoa izanik, euskaldun guztiok altxorra bezala zaintzen dugu ez galtzeko, ahalik eta gehien hitz eginez. Entzun, ikasi eta erabil ezazu Euskara!

Euskal Herrian hiru hizkuntza erabiltzen dira gehien: Euskara, Frantsesa eta Gaztelania. Eta hori ere euskaldunon beste altxor bat da.

HISTORIA


Historia

Euskaldunon historia orain dela milaka urte hasi zen gaur egun Nafarroa izenez ezagutzen dugun herrialdean. Historian zehar beste hainbat kulturekin harremanetan egon ohi gara euskaldunok. Batzuetan harreman liskartsuak izan dira eta besteetan, berriz, adiskidetasunean oinarrituta. Baina euskaldunon artean ere sortutako liskarrak ugari izan dira, ospetsuenak Ganboarrak eta Oinaztarren artekoak edo Beaumontetarrak eta Agramontetarren artekoak. Bestalde, aipatzekoa da gure historian Iruñeako Erresumak izan zuen garrantzia. Izan ere, Antso Gartzez III.a Haundiaren agintepean Europako estaturik garrantzitsuenetariko bat izatera lortu zuen. Euskara Kantabriako zati batetik Lleidako probintziako zati bateraino hitz egiten zen.

Gure garaira hurbilduz, aipatzekoak dira Karlistadak. Azken Guda Karlistarekin (1872 - 1876) euskaldunon Foruak galdu ziren eta abertzaletasunaren sorrera bultzatu zuten.

Bukatzeko, Frankismoarekin euskaldunon egoera larritu egin zen eta demokraziaren etorrerarekin autonomia berreskuratu egin zen, nahiz eta hegoaldeko lurraldeak bi zatitan banatuta gelditu: Nafarroako Foru Erkidegoa eta Euskal Herriko Erkidego Autonomoa. Iparraldeko lurraldeek autonomiarik gabe jarraitzen dute.

MONUMENTUAK ETA MUSEOAK

Guggenhein Bilbao museoa, Bilbo hiria biziberritzeko proiektuaren ardatz nagusienetakoa da, munduko arkitekto ospetsuenetakoek sortutako beste proiektu garrantzitsu batzuen artean, besteak beste: portuaren eraginkotasuna ahalmena handitzea; Santiago Calatravaren Bilboko aireportuaren eraberriketa; Federike Sorianok diseinatutako biltzar jauregian; Sir Norman Fosterrek diseinatutako metroa; eta Santiago Calatravak diseinatutako oinezkoentzako pasabidea Uribitarten, itsadarraren gainetik. Asko dira Euskal Herrian zehar barreiaturik dauden museoak, baina informazio guztia gune honetan topatuko duzue. Euskal Herrian, eraikin asko dago eta horietako batzuk hauek dira: Loiolako San Inazioren Basilika, Xabierko Gaztelua, Gasteizko Santa Maria Katedrala, Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatea, Arantzazu Santutegia, Artium Museoa

MUGITZEKO

Euskal Herritik bidaiatzea nekagarria izan daiteke, horregatik hemen jarri dizuegu behar duzuen guztia:

GASTRONOMIA


Gastronomia

Euskal Herrian gastronomia oso ezaguna dugu eta bertako produktuak oso estimatuak dira, hala nola: Idiazabalgo gazta, Tolosako babarrunak eta Lodosako piperrak. Gastronomiak turista ugari erakartzen ditu eta dastaketa hori egiteko jatetxe ugari dugu Euskal Herrian. Euskaldunok gastronomiari ematen diogun garrantziaz ohartzeko, gurean dugun goi mailako jatetxeen zerrenda ikustea besterik ez dago. Gure errezeta ezagunenak eta ospetsuenak sukaldari ospetsuenen eskuetatik hemen lor ditzakezu.

LEKU INTERESGARRIAK

Euskal Herrian, leku oso interesgarriak daude ezagutzeko. Guztien zerrenda osatzea oso luzea izango litzatekeenez, esteka batzuk jartzea pentsatu dugu, norberak hauta dezala:

AISIRAKO PROPOSAMENAK

Euskal Herrian aisirako leku asko dago eta guk hemen proposamen txiki bat luzatuko dizugu.

AMAIERA


Amaiera

Hau eta geihago aurkituko duzue Euskal Herrian, eta badakigu gure gida asko gustatu zaizuela, baina gehiago ikusi nahi baduzue beste gida hau ere aholkatzen dizuegu: Sareko Argiak duen Ihesi Euskal Herriko Gida.

Euskal Herrira etor zaitez, zain gaituzu!!!

Lazkao Txiki

JOXE MIGEL IZTUETA KORTAJARENA

Joxe Migel Iztueta Kortajarena, Lazkao Txiki izango zena Lazkao herrian, Lazkaomendi auzoan, Abaliñe baserrian jaio zen 1926ko irailaren 15ean. Bere gurasoak Felipe eta Maria Inazia izan ziren. Zazpi senideetatik bera azken aurrekoa izan zen.

EZAUGARRIAK

Zortzi urterekin hasten da eskolan, gerra aurre hartan, Lazkaomendin bertan, ikasketa guztiak euskaraz eginez. 1936an, anai arteko guda sortu zen. Hurrena Lazkaoko eskolara joaten hasi zen, baina han erdara zen nagusi.

San Prudentzio baselizaren aurrean hartu zuen parte lehenengo aldiz jendaurreko saio baten 1943an, Saiburu eta Basarri zituela bertso lagun.

1947an, Afrikara joan zen soldadu.

LANA

17 urterekin igeltserotzan hasten da lanean Lazkaon Oiarbide Urteaga izan zuela nagusi. Urteagaren ondoren, Jose Antonio Intxausti izan zuen nagusi.

1958an Lazkaoko Fundiciones Arriaran lantokian hasi zen lanean eta 9urte geroago lana uzten du.1964an, Iruñako Cometa etxeko pentsuak saltzen hasten da eta 9 urtez haritu zen lan honetan.

Ondoren, Zaldibiako Gurutzeta baserria erosten dute Sebastián Sarasolak eta Lazkao Txikik eta txerri eta ganadua hazten hasten dira.

1986an ordea, Gurutzeta baserriaren jabe bakarra bihurtzen da.

BERTSOLARI BIZIA

Gipuzkoako bertsolari txapelketan txapeldun izan zen 1964an eta hurrengo urtean berriz, bigarren geratu zen Uztapideren atzetik.

1976an, omenaldi bero bat eskaini zitzaion Donostian eta 1993ko urtarrilean kantatuç zuen azken bertsoa.

Basarri, Zepai, Uztapide, Mitxelena, Xalbador, Amuriza, Mattin eta beste hainbesterekin kantatu zuen. Mattinekin bikotea osatuz gatza eta piperra jarri zien bertso saioei.

HERIOTZA

Donostiako poliklinikan ebakuntza bat egin behar zioten eta han anestesistari esan zion:- ZUK JARRIKO NAUZU LOTAN BAINA ESNATZEKO NORK JARRIKO DIT DESPERTADOREA? -eta horiek izan ziren Joxe Migel Iztueta Kortajarenaren azken hitzak ebakuntza horretatik ez baitzen inoiz esnatu.

Eta azpiko bideoan ikus dezakezue ETBk eman zituen marrazki bizidunetako sarreratxoa

Egilea: Garazi idiakez

Algek landare talde zabala osatzen dute

Algek landare talde zabala osatzen dute.Alga horietako asko eta asko mikroskopikoak dira, eta kopuru handietan bakarrik izan dira ikusgaik. Beste batzuk aldiz, tamaina handiagokoak dira.

Algak zelulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke. Gehienetan, itsastarrak dira eta itsas hondoan finkatuta zein ur gainean flotatzen ikus ditzakegu. Fotosintesia egiteko gai dira eta ugalketa sexuala eta asexuala dituzte.

Erabilpen ugari dute: esaterako, ongarritzat edo elikagaiak edo sendagaiak egiteko erabiltzen dira.

Algek oinarri izeneko egitura batez eusten diote substratuari. Fotosintesia egiteko behar dituzten gatz mineralak zuzenean uretatik hartzen dituzte, gainazaleko zelula guztien bidez. Ez dituzte inolako egiturarik behar tente egoteko, uretan flotatzen baitute. Landare garatuen zurtoinaren antzekoa den algen atala, taloa edo kauloidea deitzen da; taloaren adarrak berriz, frondeak dira. Algek, izaki fotosintetizatzaileak direnez, argia jasotzeko pigmentuak dituzte. Pigmenturik ezagunena klorofila da, landareei berde kolorea ematen diena. Alga guztiek izaten dute klorofila, baina alga batzuetan bestelako pigmentu batzuk ugariagoak izaten dira. Horregatik berdeak izan beharrean, gorriak, arrosak, horixkak, arreak edo urdinak dira.

Algek landareen artean talde bat osatzen dute. Horregatik, sailkatzeko, ezaugarri jakin batzuk hartzen dira kontuan. Horrela bada, zelulen antolamendu mailaren arabera bi talde izango genituzke: batetik, zelulabakarrak eta bestetik, alga zelulanitzak.

Algen sailkapenarekin jarraituz eta pigmentuak kontuan hartzen baditugu, alga hauek bereizten dira: alga urdinak ( zianofitoak), berdeak ( klorofitoak), gorriak ( errodofitoak) eta arreak ( feofitoak)

  1. Alga gorriak. Itsasoko alde sakonetan kokatzen dira. Batzuek kaltzio karbonato kopurua handia izaten dute.
  2. Alga arreak. Alga hauek taloa oso garatuta dute, bai eta errizoilea eta frondea ere. Batzuek 100 metro ere izaten dituzte. Klorofilaz gain, arre kolore berezi hori ematen dieten beste pigmento batzuk dituzte.
  3. Alga berdeak. Lehorreko landaren jatorria dira. Horregatik, horien zelula egitura landare garatuenaren antzekoa da. Alga horien pigmentua klorofila da.

Alga berdeen artean, Ulva izeneko alga aztertuko dugu.

ULVA

Deskripzioa

Mintz itxurako espezie hau Ulva generokoak alga berdeak edo klorofizeoak dira, alga motarik ugariena. Berde argiaren eta berde ilunaren arteko kolorea du, gardena, zerra antzeko ertza du.”Ulva” generoak morfologian berdintsuak diren hainbat espezie biltzen ditu.

Ulva psudocurrata eta Ulva rigida dira ugarienak Euskal Herrian. Izen arruntan itsas letxuga deitzen zaie eta Europako eta Ekialdeko zenbait herritan jan egiten dituzte( Ulva Lactuta)

Tamaina

Tamaina espeziearen arabera aldatzen da, badira alga zelulabakarrak eta hari nahikoa luzez osatutako alga handiak: 40 cm luze eta 10-40 cam zabal edo are handiagoak izan daitezke.

Habitata

Hondo harritsuen gainean bizi da, gehienez 10 metro sakon diren hondoetan. Berdin aurkitzen dira ur gezatan ( 4600 espezietik gora) zein itsasoan (500en bat especie).

Ugalketa

Alga berdeak hainbat eratara ugaltzen dira, ugalketa sexualaz edo asexualaz; badira gemazio(zelula bat bi zati berdinetan, biak nukleodunak, zatitzen den ugalketa-modua) txandakatuen bidez ugaltzen diren espezieak Ulva izeneko alga hauek urte osoan aurki ditzakegu baina gehien bat udaberrian eta udan erruz ugaltzen dira, marearteko aldea baino beherago, eta inoiz kolore berde biziko geruza zabal-zabalak osatzen ditu.

Erabilera

Bere elikaduraz arduratzen diren pertsonek, zaporeagatik eta oreka mantentzeko kontsumitzen dute,”BITAMINA C” eta “BITAMINA A” asko duelako.

Kosmetikan ere erabil daiteke, zenbait produktu egiteko, propietate ugari dituelako: Hidratagarria, lasaigarria, estresen aurkakoa etab… baita sendagai moduan.

Hona hemen bideo bat algak ikusi eta disfrutatzeko.

Egilea: Beñat Azurmendi

Ahozkotasuna gelan

Txanela proiektuaren lanketak berebiziko garrantzia ematen dio ahozkotasunari. Guk, lanketa horren barnean gauza ezberdin ugari egiten ari gara eta, horien artean, ipuinen aurkezpenarena grabatu dugu.

Grabazioaren helbururik garrantzitsuena zuzenketarena da, hau da, norberak ikusi eta entzun jendeaurreko komunikazioan zeintzuk diren zaindu eta hobetu beharreko atalak.

5.A gelako ikasle hauen jarrera oso ona da eta batzuk, lotsaren lotsez, grabatu gabe geratu baziren ere, esan beharra daukat oso gustura nagoela euren lanarekin

Grabatutako bideo guztiak ikusteko hementxe klikatu beharko duzue.