Aste Santuko oporraz baliatuko gara gure blogari egin nahi dizkiogun aldaketak egiteko. Hasteko, irisgarrritasunari garrantzia handiagoa eman nahi diogu eta, aldi berean, gure blogak kargatzeko behar duen denbora murriztu nahi dugu. Itxurari dagokionez, beste diseinu bat erabiliko dugu eta zuen gustukoa izango delakoan gaude.
Lana ez da erraza izango, baina guztion mesederako izango dela pentsatzen dugunez, gogoz ekingo diogu lanari. Lan horretan, hainbat post edo mezu aldatzea aurreiukusten dugun arren, ahalik eta kalte gutxien egiten saiatuko gara eta halik eta gardenagoa izaten. Hau da, ahalik eta arazo gutxien sortuz, gure bloga eraldatu eta txukunduko dugu.