Sareko Argia Saria IKTeroentzat

argiasaria2007

Atzo eguerdian Lasarteko Txitxardin Beltza jatetxean izan ginen. Bertan, aurtengo Argia Sarien banaketan izan ginen, IKTeroontzat izan baita Sareko Argia interneten nabarmendu den komunikabidearentzat.

Honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu irakurri eta jarraitzen gaituzuen guztioi, zuen ekarpenekin IKTeroen blogako edukiak aberasten ahalegindu zareten guztioi eta, batez ere, Jakintza ikastolako komunitatea osatzen duzuen guztioi, guraso, irakasle eta ikasleei.

Bereziki azken hauentzat, alegia, gaur egungo eta iraganean gure ikasleak izan direnentzat, hitz batzuk idatzi nahiko nituzke: eskerrik asko gela barruan adierazi duzuen jarrera baikor eta eraikitzailearengatik. Mila saltsa berrien aurrean topatu zarete azken bi urte hauetan, askotan “sin previo aviso”. Batzuetan entzerrona handietan sartu zaituztegu eta, hala ere, zuen elkarkidetza eta laguntza jaso izan dugu beti. Zuekin bizi izan ditugun esperientziak izugarri positiboak izan direlako animatu gara hauen berri foro honetan ematea. Beraz, sari honen zati haundi bat zuena da ere. Eskerrik asko eta segi hain jator!

Bukatzeko, hemen daukazue guri dagokigunez, saria jasotzearen justifikazioa:

Bada irakasle talde bat Internetekiko duen zaletasuna bere ikasleengana zabaltzea lortzen duena. Irakasle talde hau informaziorako teknologia berrietan trebatu da eta esperimentatu dutena bere ingurukoekin bezala herritar guztiokin partekatzen ari da eten gabe. Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) hezkuntzarekin nola uztartu erakusten digute beren izenak dioen bezain ero ez dauden irakasleok.

Eguneraketa: Hona hemen Argiakoek eginiko bideoa:

Sari honi buruzko aipamenak:

Porsche

Orain dela urte asko, gizon batek telebistan ikusi zuen Henry Fordek auto bat asmatu zuela. Bere abizena bezela jarri zion izena autoari, Ford. Oso ospetsua biurtu zen Henry, eta diru asko irabazi zuen. Baina telebistan zegoen gizonari izugarrizko inbidia eman zion eta gizon horrek Henryk bezala auto bat asmatu zuen, Porsche izenekoa eta Henryk baino diru gehiago irabazi zuen. Munduko Porscherik onena (Porsche carrera GT) da eta Ford onena,(Ford GT) da. Baina bi kotxe horiek, ez dira bakarrak. Badaude askoz ere kotxe gehiago, adibidez: Ferrari, Bmw, Opel, Peugueot, Renault, Audi, Volswagen, Seat, Mini, Lanzia, Volvo, Hummer, Hyundai, Rover, Mg …Baina bazeuden beste kotxe asko jadanik ez direla esistitzen, adibidez: Tabolt, Simca…

ZORIONAK IKTeroak!!!

Apirilak hamaika dituen honetan, gure ikastolako blog enblematikoak urtebete egin du. Albiste pozgarria, benetan, ikastolako guztiontzat.

Oraindik gogoan daukagu “blog” hitzaren esanahia behin eta berriro galdetzen genuenean, inondik inora, ez genuen espero gisa honetako proiektu batean murgilduta bukatuko genuenik. Aitortu beharra daukagu proiektu hauek martxan jartzearen ondorioz, ikasitakoak ez duela preziorik. Poliki-poliki ate berriak zabaltzen joan gara eta orain daukagun eskarmentuaz baliaturik, aurrera begira proeiktu berriak abian jartzeko egoera ezin hobean gaudela pentsatzen dugu.

(more…)

UNTXIA

Untxia lurrean egiten dituen zulo edo gordelekuetan bizi da. Arriskurik txikiena sumatu orduko, atzeko hankekin lurra jotzen du gainerako kideei abisatzeko. Gordelekuan, hilabeteko ernaldiaren ondoren jaiotzen dira kumeak, larru gorri, amak prestaturiko ilezko habia batean. 20 bat egunez eradoskitzen ditu txikiak. Untxia oso ugalkorra da. Atera kontuak: lauzpabost umaldi izaten ditu urtean eta bakoitzean 2-7 kume egiten ditu. Egun sentian edo iluntzean untxi horiek denak belardietan biltzen dira belarra jatera eta landareetan dagoen ihintza miaztera. Untxiak oso usaimen zolia dauka eta une oro usnan egoten da. Espezie askotako basa untxiak daude. Gizakiak horietako batzuk etxekotu ditu haragia edo larruagatik edo konpainiako animali gisa; XIX. mendeaz gero, laborategietan ere asko erabiltzen da ikerketak egiteko.

DIK-DIKA

Dik-dika munduko antilope txikienetako bat da, 60 cm-ko luzerarekin eta 35 cm-ko altuerarekin. Arrak bakarrik dauzka adarrak.

Urduri dagoenean egiten dituen garrasi txikiengatik deitzen zaio horrela. Gainera, oso txistu zorrotzak jotzeko gai ere bada. Oso beldurtia da, eta edozein zarata susmagarriren aurrean ihes egiten du sigi-saga saltoka.

Antilope askorenak ez bezala, dik-dikaren okelak ez du estimaziorik gizakien artean, beraz, ehiztariek ez diote kasurik egiten. Bestetik, harraparien bat atzetik segika duenean, hain txikia denez, erraz ezkutatzen da sastraka arantzatsuen artean, eta jazarleek ets egiten dute. Horregatik, sabanako eskualde sastrakaz estalietan bizi da batez ere . Abantaila hori izan arren, nahiko zuhurra da, eta ilundu arte itxaroten du jatekoaren bila irteteko. Belarra eta akazi hostoak jaten ditu, eta, batez ere, fruituak, horietatik lortzen baitu sabanan biziraun ahal izateko behar duen ura.