AINHITZE ETXEBERRIA LASA

Ainhitze 1974. urtean jaio zen Ordizian, azaroaren 11n. Majisteritza ikasi ondoren Dublinera joan zen ingelesa ikastera. 1997 an jakintza ikastolan irakasle bazala hasi zen lanean. Lanean zebilela, majisteritza ingelera espezialitatea ikasi zuen. Gaur egun, oraindik irakaslea da.
Non ikasi zenuen ingelesa irakasle izateko?
Majisteritza ikasi eta gero Dublinera (Irlanda) joan nintzen ingelesa ikastera 7 hilabetez.
Zergatik aukeratu zenuen lan hau?
Kasualitatez izan zen, majisteritza ez nuen andereño izateko ikasi, beste zerbait ikasten jarraitzeko baizuk. Baina asko gustatu zutzaidanez, lan honetan geratzea erabaki nuen.
Ez bazenu lan hau aukeratu, zein lan egitea gustatuko litzaizuke?
Logopeda batetik eta, orain deskubritu dut, dekoratzaile izatea ere gustoko dudala.
Gustatzen al zaizkizu gabonak? Zergatik?
Oporrak asko gustatzen zaizkit, luzeak direlako eta deskantsatu egiten dudalako. Familiarekin elkartzen naizelako ere gustatzen zaizkit egun berezi horiek. Beste alde batetik, gustatzen ez zaidana, kontsumitzen dugun guztia da. Alferrik gastatzen dugulako.
Non nahiago duzu bizi, Ordizian ala Idiazabalen? Zergatik?
Etxea badaukat berdin zait non bizi, Idiziabalera joan nintzen Ordizian pisuak oso garesti zeudelako. Baina oso gustora bizi naiz.
Urduri al zeuden klseak emateko lehen egunean?
Oso urduri nengoen ez nekien zer egin, zer esan, nola zaindu umeak. Baina, ikasten da.
Zenbat urterekin hasi zinen irakaskuntzan?
Orain dela 9 urte hasi nintzen,22 urterekin gutxi gora behera.
Zein izango litzateke zure ametsik handiena?
Nere ametsik handiena, ni eta nire inguruko guztiak zoriontsu izatea.
EGILEAK:Itziar, Debora, Uxue eta Lierni.


Lehengoan, azaroaren 26a, 


Gaur albiste pozgarria jaso dugu ikastolan: