Ordizia etiketaturik
Ordizia etiketatzen ari gara Tagzania aplikazioari esker. Hona hemen Ordiziako mapa nola daukagun une honetan.
Gauzak ongi ikusteko, “Map” botoia sakatu eta zoomarekin hurbiltzen joan.
Ordizia etiketatzen ari gara Tagzania aplikazioari esker. Hona hemen Ordiziako mapa nola daukagun une honetan.
Gauzak ongi ikusteko, “Map” botoia sakatu eta zoomarekin hurbiltzen joan.
Kaixo, Jon Murillo naiz eta rugbyaz hitz egin nahi dizut. Horrela nirekin jolastu eta ikasi egingo duzu rugbyan. Ez da jendeak esaten duen bezala mina hartzen zarela, burrukatu egiten zarel, oso basatia dela… Begira, lagun asko egingo dituzu, ondo pasatu, jokoak egin, partiduak egin…Jendeak esaten duenez, lesionatu egiten da, baina gezur handia da, futbolean edo saskibaloian baino min gutxiago hartzen da eta, esaten dudan bezala, beste kirol bat da, ez da beste munduko zerbait. Horregatik, animatu eta ez baldin baduzue nahi rugbyan jolastu, gutxienez joan zaitezte partiduak ikustera. Ez baduzu ezer ulertzen hilabete pasa ondoren dena ulertu eta rugbyan jolastera animatu eta batez ere giro ona dagoela esango dizut

Jauregi honen gauzarik erakargarriena zera da, balkoi nagusia artistikoki orekan dagoen harlandu bikainezko arku bikoitz eta ederra. Arku horren gainean armarri zoragarria ikus daiteke; armarri hori lau zatitan banatuta dago, 1.eta 4.a urdin kolorekoak dira, eta urrezko arranoa ageri zaigu zilarrezko haitz baten gainean hegoak zabalik hegaka hasteko prest;2. eta 3.a, berriz, urre dizdiratsuzkoak dira, arte berde bana dute eta arbola bakoitzaren azpian basurde beltz handi eta lodi bat ikus dezakegu. Hainbat eta hainbat jauntxo jaio ziren jauregi handi honetan eta erregeen odoleko makina bat lagunek hartu zuten ostatu, esate baterako, Espainiako Felipe III.a 1615eko azaroaren 2an, eta 1660ko maiatzaren 8an; eta Artoisko Kontea, Frantziako Luis XVI.aren anaia, 1782ko uztailaren 15ean.
Urte askotan zehar, Ordiziako Barrena Parkea, Barrena jauregiko nagusiarena izan zen eta berak izan ezik ez zuen beste inork sartzerik izaten.
Urteak pasatzen joan eta publiko egin zuten , hau da, edonork sar zezakeen bertan.
Barrena parkea, lorez eta zuhaitzez beteriko paisaje zoragarri bat da.Bertako zuhaitz luze eta sendoek, jende asko babesten dute euriarengandik, baita txori batzuk ere. Badago txikientzako aproposa den parke bat ere, bertan: iturria, komunak, kolunpioak… hau da, parkenormal bat da.
Parke hau Barrena jauregiaren parean dago, Ordiziako bihotzean.
Goizean paseatzeko oso leku aproposa da.
Ordiziak, Santa Ana egunean, uztailaren 26an, ospatzen ditu herriko festa nagusiak. Hurrengo egunean Esku-dantza dantzatzen da, “Santaneroen dantza” delakoa, eta bertan herrian urte horretan ezkondu diren bikote ezkonberriek parte hartzen dute. Ordiziako festak oso ezagunak dira, bertan egon ohi den giro bikaina dela eta, eta besteak beste, tanborrada, nazioarteko txirrindulari froga, uztailaren 27an, Koadrilen egunean bizi ohi den giroa, e.a… aipa daitezke. gero beste astebukaera batetan haurren eguna izan ohi da gainera barrakak, bigantxak suzko zezenak eta…
Irailean Euskal Festak ospatzeaz gain, Nekazal Feria egin ohi da. Abenduan ere Azoka berezi bat ospatzen da, Eguberri ondorengo asteazkenean hain zuzen ere, eta bertan errezil-sagar, fruitu lehor, ardi latxa, kapoi, oilar eta antzarren erakusketak nabarmentzen dira.