Ikuspegi orokorra 1987

Ordizia, Gipuzkoako hegoaldean dago kokaturik, Goierriko eskualdean, Oria ibaiko haranaren goialderantz, Tolosako epaibarrutiaren barruan. Bere koordenatu geografikoak hauek dira, mendebaldeko longitudea 1° 30′ 30″eta iparraldeko latitudea 43° 03′ 10″. Herrigunea, udalerriaren erdialdean dago, Oria ibaiaren ezkerraldeko lautadan eta 155 bat m.ko latitudean. Udalerria ibai haranean kokatuta dago, lurra ibaiz bi aldeetatik igotzen da, altuera haundiegia lortu gabe, gehiengo altuera iparmendebalderantz lortuz, Odetagoenan (729 m.), hain zuzen, udalerriko hegoaldean altuera gutxitzen joaten da, Etxazpi-Putzuaranen (Oiangu) 328 m.etara iritsiz. Udalerriko gutxiengo altuera San Juanen dago 130 m. Sare hidrografikoa horrela dago osatuta, Oria ibaiak egomendebaldetik ipar-mendebaldera zeharkatzen du lurraldea, eta lurra ureztatzen duten beste zenbait erreka daude, aipagarrienak hauek direlarik: Mariaratz mendebaldeko mugan eta San Juan ekialdekoan. Arama eta Lazkaoko herrietako mugeetan, Amundarain ibaia eta Sempere-berri erreka daude. Udalerria kokatuta dagoen lurra, gehiengo batean Oria ibaiko lubera da,inguruko lurrak, berriz, flyschoide sedimentu desberdinez osatuta daude, harearrizko-kararrizko-buztintsu. Landaretzak, klima heze-epel eta euri-zaparrada ugariren ezaugarriak biltzen ditu,horregatik kaduzifolio atlantiar adartsuez osatuta dago, haritza, gaztainondo eta pagoaren gisakoak, hauen hedadura gutxituz joan da baso-landatzea dela medio, insigni pinua landatu baita errentabilitate industriala haundiagoa duelako. Mugak. Ordiziak Itsasondo du iparraldeko mugan, San Juanen dagoen errekako zati bat eta Aramatik bereizten duen Amundarain ibaia. Ekialdean Oria eta Amundarain ibaiak ditu. Hego-ekialdean Zaldibia du mugarria. Hegoaldean,Lazkao herritik bereizten duen Sempere-Berri erreka. Mendebaldean, Lazkao eta Beasain, Mariaratz errekak zeharkatzen duen tokitik eta ipar-mendebaldean Beasain. Antolaketa. Herrigune nagusia alde zaharraren inguruan dago, bere itxura eliptikoak behe-Erdi Aroa dakarkigularik gogora. Karlistaden ondoren, herriko harresiak bota ziren eta herria zabaldu zen alde zaharraren inguruan, eta garai bateko errepide nazionalari jarraituz, egungo Filipineta eta Urdaneta kaleetaraino. Herriaren zabalketa 60 eta 70eko hamarkadetan gertatu zen,udalerriko ekialdean, alegia, Otegi-Enea, Altamira eta Bustuntza auzoak sortu zirenean Oria ibairen eskubialdean. Azkeneko zabalketa haundia Sanperio eta Arramendi kale inguruan gertatu da. Beasain, Lazkao eta Ordiziako garapen hiritar eta industrialak, Oria haraneko udalerrien arteko mugak nahasten ditu.
Biztanlegoa. XV. mendearen bukaeran Ordiziak 500 biztanle inguru zituen. Biztanlegoaren gehikuntza mantso baina eten gabe gehituz joan zen XIX. mendearen bukaerara arte, geroztik 80ko hamarkadara arte gehikuntzaren erritmoa areagotu zen. 80ko urteaz geroztik, biztanlegoa gutxituz joan da poliki-poliki. Urtea Bizt.
Technorati Etiketak:
ORDIZIA, GEOGRAFIA, BASQUE COUNTRY, GIPUZKOA