Goierri proiektua

Goierriko proiektuaren lanketa oraindik amaitu ez bada ere, horra hor ikasleek ematen dizkiguten azalpenak.

Eskualdea ezagutuz (Zerain-Segura)

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Txanela Proiektuaren barnean egiten ari diren Goierriari buruzko lanaren prestakuntzarako, irteera ezberdinak antolatu dituzte. Horietako bat Zerain eta Segurara eraman zituen.

Irteera oso interesgarria suertatu zen, eguraldiak eguna zapuzteko ahalegin guztiak egin zituen arren. Orain, bakarrik falta zaigu ikasle hauek eginiko lanaren emaitza ikustea, baina ziurtatu digute aurki guztion eskura jarriko dutela. Ea bideoa bezain polita ateratzen zaien.

Goierriko lana prestatzen

Honez gero, jakingo duzue Txanelako proiektua gauzatzen ari garela. Txanelak gure eskualderi buruzko lan bat proposatzen digu eta guk Goierriko Gida Turistiko bat ekoizten ari gara.

Era guztietako informazioak bilatzen aritu gara: aldizkariak, liburuak, entziklopediak, Internet, gure senideak… eta lortutako informazioa antolatu eta iragazi ondoren, idazteari ekin genion. Une honetan, azken fasean gaude eta eskuz idatzita daukaguna, ordenagailura pasatzen ari gara. Hori amitutakoan, inprimatu eta kopiak ateko ditugu gero ale bat etxera eramateko. Horrekin batera, Interneteko gune batera igoko dugu gure lana eta baliabide digital ezberdinez hornitu ondoren, argitaratuko dugu.

Ea dena ongi ateratzen zaigun. Oraingoz, gelan egin dugun lanaren irudi batzukein utziko zaituztegu.

IKT konpetentziak Lehen Hezkuntzan

Ikastolen Elkarteak bultzatuta, aurten argitaratu berri dute txosten bat non ikasleek Lehen Hezkuntzaren amaieran lortu beharko lituzketen IKT konpetentziak zehazten diren. Oso lan interesgarria iruditzen zaigu eta guztiok jakinaren gainean egon gaitezen hemen argitaratzea erabaki dugu.

Lan horren egileetako bat gure ikastolako irakasle bat da eta, beharbada, hurrengo batetan berari galdetu beharko dizkiogu txosten horren inguruko xehetasun guztiak. Baina hori beste baterako utzi beharko dugu.

Hemen zehaztutako konpetentzien lorpenerako, jarduera sorta interesgarria ekoiztu dituzte 3. ziklokoentzat eta eskura daude Txanela izenko webgunean.

Puzzleak online

Ea Ordiziako eraikin garrantzitsu hauek osatzen dituzun. Eraikin bakoitzarekin azalpen txiki bat jarri dizuegu hobeto identifikatu ahal izateko.

Ea denak osatzea lortzen duzun!!!

Ordiziako baserri zahar bat da eta Mozaraben estiloko elementu ugari ditu.

Eraikin honetan Karlisten Zirkulua zegoen

Gure ikastolako gela batzuk eraikin honetan egon ziren hainbat urtetan

Ordiziako Haur Danborradak geldiune bat egiten du etxe honen aurrean

Etxe honetan osasunarentzat kaltegarria den produktu bat eta aberasteko balio duen beste bat saltzen dute

Etxe honetan bizi izan nintzen bordara joan aurretik