Ordiziako Jakintza Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen bloga da hau. Honekin, IKTen erabilera sustatzeaz gain, beste helburu garrantzitsu batzuk lortu nahi ditugu. Garrantzitsuenak hauek lirateke:
- Internet eta bertan aurki daitezkeen baliabideak lan-tresna bezala identifikatzea.
- Internetaren abantailak eta arriskuak identifikatzea eta ezagutzea.
- Jakin-mina sustatuz, ikasleen autonomia eta ardura indartzea.
- Lan kooperatiboa sustatzea eta honen garrantziaz jabetzea.
- Jasotzen dugun informazioaren aurrean iritzi kritikoa garatzea.
Blog honetan ikasleek idatziko dute, euren lanak argitaratuko dituzte, aurkitzen dituzten gauza interesgarriak guztiokin partekatuko dituzte... eta hori guztia egiten duten bitartean, baliabide ezberdinen ezagutza zabalduko