IKT konpetentziak Lehen Hezkuntzan
Ikastolen Elkarteak bultzatuta, aurten argitaratu berri dute txosten bat non ikasleek Lehen Hezkuntzaren amaieran lortu beharko lituzketen IKT konpetentziak zehazten diren. Oso lan interesgarria iruditzen zaigu eta guztiok jakinaren gainean egon gaitezen hemen argitaratzea erabaki dugu.
Lan horren egileetako bat gure ikastolako irakasle bat da eta, beharbada, hurrengo batetan berari galdetu beharko dizkiogu txosten horren inguruko xehetasun guztiak. Baina hori beste baterako utzi beharko dugu.
Hemen zehaztutako konpetentzien lorpenerako, jarduera sorta interesgarria ekoiztu dituzte 3. ziklokoentzat eta eskura daude Txanela izenko webgunean.